Herriz Herri - Itsasu (L) | 2019ko Maiatzaren 09a
Itsasu
Atharri lehiaketa
Hasi da aurtengo lehiaketa joko berrin. Final-laurdenak jokatu dira joan den ostiralean. Lehen partidan aisesko nagusitu dira Maxime Etcheverry eta Battitt Ducassou, 40 eta 27 irabaziz Antton Monce eta Ximun Lambert-i. Battitt Ducassouk ederki kudeatu du bere bikotekide gaztea. Atakatuagoa izan da bigarren partida, eta azkenean Mathieu Ospital eta Xala irabazle atera dira Eñaut Echeverria eta Peio Guichandut-en kontra, 40 eta 35. Alta gibeletik ibili dira haste-hastetik. 26etan berdindu. 34etan ere berdin ziren bi bikoteak, eta beraz Ospital eta Xala irabazle 40-35. Astearte huntan, maiatzaren 7an, jokatuko dira finalerdiak. Aratseko 7etan ariko dira Etcheverry eta Ducassou iragan urteko irabazleen kontra, Bielle eta Harismendy. Eta ondotik bigarren partida: Ospital eta Xala, Larralde bi anaien kontra. Finala jokatuko da maiatzaren 11n, larunbatez, aratsaldeko 5etan. Atharriko partida bat ere izanen aitzinetik, 4etan. Sartze-saria 8 eurotan finkatua da, salbu finalerako: 10 euro. Urririk 16 urte azpitiko gaztetxoentzat. Finalaren ondotik izanen da ere afaria, usaian bezala. Partida eta afaria: 30 euro. Izenak eman behar dira maiatzaren 5a barne telefono huntara deituz: 05 59 29 87 97.
Odol altxatxeak
Odol altxatzeak eginen dira bi aratsaldez aste huntan, ostegun eta ostiralez, maiatzaren 9 an eta 10ean, Sanoki gelan, (15:30-19:00).
Abisu
Herriak langile bat beharko du heldu den agorrileko, hilabete batentzat, zerbitzu teknikoetarako. Galdea egin behar da Herriko Etxean zuzenean.











