Gure Hitza | 2022ko Maiatzaren 19a

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz baliatzeko.

Bortxatua edo(ta) erasotua izan den emaztea, ez da beste edozein biktima bezala entzuna. Gure jendartean anitz hedatua den onespen jasangaitza senti da. Tarteka entzuten den bezala, bortxaketa ez da inolaz ere emaztearen janzkera edo jarrerak eragiten duela, ez da biktimaren arduragabekeria, bizi dugun sistema desorekatuaren ondorioa baizik. Gure jendartearen ezaugarriek, emazteak eta haurrak gizonaren menpe jartzen ditu, haien agintepean.

Anitz mendez jendartean emaztearen lekua bigarren mailan ezarria izan da. Oraino emazte batzuen baitan apaltasun hori sentitzen da. Horren ondorioz erasotuak direlarik, ahalge dira eta errudun sentitzen dira. Salaketaren egiteak indar handia eskatzen du, emazte baten intimitatea hunkia da, plaza publikoan agertzen da.

Badira munduan zehar, bortizkeria jasaiten duten emazte horien alde borrokatzen direnak. Horietan Denis Mukwege, Bake Nobela, mediku eta artzain ebanjelista, "Emazteak konpontzen dituen gizona" izendatua da. Baionara etorri berri da konferentzia baten emaitera. Bere herrialdean emazte anitz lagundu ditu egoera dorpe horretarik ateratzen. Sari anitz jaso ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan emazteen genitalen mutilazioaren aurka borrokatu delakoz. Bere herrialdean eta munduan zehar indarkeria sexualaren biktimeri bere bizitza eskaini du. Bortizkeriak jasan dituzten emazte horien parean, bere burua ttipi sentitzen duela erraiten du. Emazte indartsuak deitzen ditu, babestuak egonak ez izanagatik eta sufritu dutenean, jendartea justu bihur dadin borrokatzen dira. Bertute handikoak direla azaltzen du. "Maskulinitate positibo" baten garapena defendatzen du, mutikoen hezteko modu berri bat suposatuko lukeena.

Holako gizon baten erranak eta gogoetak entzuten direnean, gauzak aldatzen ahal direla sinesten ahal litzateke. Simone de Beauvoir-ek zioen bezala, "malko guzietan esperantza atxikitzen da".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3642. zbk

Gure Hitza | 2022/05/19

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016