Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2022ko Maiatzaren 19a
Ikastolaren kontzertua Irisarrin
Maiatzaren 28an, larunbatarekin, Ortzaizeko ikastolak antolatzen du kontzertu bat Irisarriko Airoski gelan (20:00). Xiberoots xiberotarrak, Gatibu bizkaitarrak, Zetak nafartarrak eta Matraka elektrotxaranga entzuten ahalko dira. Ateak ideki aitzin, aurkitzen ahalko da jateko eta edateko. Sartzeak aitzinetik erosten ahalko dira, 20 eurotan: Ortzaizen (Menta liburu denda), Donibane Garazin (Paris saltegia), Donapaleun (Bertso Amikuze denda), Hazparnen (Xuriatea ostatua), Maulen (Xiberobio saltegia) eta Baionan (Elkar). Internetez ere aurki daitezke, prezio berean, helbide huntara joanez: labur.eusk/ortzaizeko_ikastolafest. Aitzin salmentak, maiatzaren 25ean, asteazkenarekin gelditzen dira, Salbatoreko asteburu kari. Azken lekuak tokian berean kontzertua aitzin, 25 eurotan, izanen dira salgai.











