Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Maiatzaren 19a

Besta komitea - "Kafia" - Pilota - Errugbia

Besta%20komitea%20-%20Kafia%20-%20Pilota%20-%20Errugbia

Besta komitea - Maiatzaren 14an Zugarramurdiko Azketa jatetxean bazkaria egin du. Gomitatuak zituen, gaztez gain, borondateko jendeak, bestetan jokoez, pilotaz eta indar-jokoez okupatzen direnak. Denetara 30 bat baziren, beti bezala jateko onak ukan dituzte, bai eta ere gazte horiek zintzurra ongi bustitzekoa eskaini dute. Aurten ere usaiako manifestazioak izanen dira, buruilaren 10etik 14ra. Mementoa etorriko delarik, xehetasunak emanen ditugu.

"Kafia" - Lehengo Baketu ostatu lekuan, ideki da Kafia ostatua. Jatetxe hortan, Amaia eta Mikel dira oraiko nagusiak, badute sukaldaria eta karta ederra proposatzen dute. Lanbide hortan berriak dira, bainan ez naiz beldur fite ikasiko dute, gazteak dira eta gazteria maite. Poliki-poliki beren gazte lagunak hor izanen dituzte sustengatzeko, hartu kuraia dena ongi joanen da. Ene partez eskerrak zueri.

Apirileko egoera zibila - Heriotzak: Cogel Axel 80 urte Errotaldekoborda; Saint Esteben Adela sortzez Perry, 87 urte, Bazter Etxea; Etchegaray Marie sortzez Errandonea, 89 urte, Etxelekukoa eta Dainciart Martin, 96 urte, Muttilainekoa.

Ezkontzak: Amestoy Bixente eta Rozada Sibylle; Demarcq Jonathan eta Dubaquie Aline.

Abisu: Maiatzaren 28an (18:00), Sarako elizan, "Alborada" orkestrarekin kontzertua iraganen da. Orkestraren buru Jean-Pierre Lagarde eta Maxen Vieux-Rochas, sarrera libre, bonetarekin pasatuko dira eta zuek nahi duzuena emanen.

Pilota - Errebotean: Artekoak: Iriarte Eñaut-Iribarren Oihan galtzaile 30-26 Mauleren kontra. Gaztetxoak: Pradere Onaitz-Saint Martin Joanes irabazle 30-19 Atzarriren kontra, Semerena Eneko-Aguirre Arkaitz irabazle 30-12 Atzarriren kontra. Kimuak: Idoate Uhaitz-Herredia Unai irabazle 30-15 Urruñarrak-en kontra, Amorena Behoteguy Xalbat-Zabaleta Huerta Autitz irabazle 30-26 Urruñarrak-en kontra. Xisteran joko garbi 2. mailan: Arribillaga Eneko, Harinordoquy Alain eta Mounho Eneko galtzaile 40-27 Goizeko Izarraren kontra.

Errugbia: Finala jokatuko dute Elorrioko taldearen kontra. Finala, maiatzaren 28an larunbatarekin, Elorrioko errugbi zelaian iraganen da. Sarako errugbi taldeak egun hori hautatua zuen, maiatzaren 28a, ohoratzeko taldearen 50 urteak. Nola finala egun hortan den, uztailaren 14a hautatu dute beren eguna ospatzeko.

À¯'"'¿

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3642. zbk

Gure Hitza | 2022/05/19

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016