Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2022ko Maiatzaren 19a
Zurezko eta plastikazko konposta-gailuak - Adin Ederraren bilkura - Pilota hutsezko txapelketa
Zurezko eta plastikazko konposta-gailuak
Banaketamaiatzaren 21ean herriko Bil Etxea gelan, larunbatez (9:30-12:30), zurezko eta plastikazko konpostagailuen banaketarako permanentzia antolatua da. Gure zikin-ontzien %30ahondakin biodegradagarriz osatua da. 10 euroko (txekez edo xehez) parte hartze baten truke, konpostagailua eskura dezakezu. Erreserbatzeko edo informazio gehiagorentzat:mattin.petrissans@biltagarbi.frÀ¢'€'" 06-79-34-27-57.
Adin Ederraren bilkura
Adin Ederrak antolatutako informazio bilkura, maiatzaren 25ean, asteazkenez (14:30), iraganen da. Adinekoen elkarteak Groupamarekin lankidetzan bilkura informatiboa antolatzen du.
Pilota hutsezko txapelketa
Belhorritz elkarteak antolatutako pilota txapelketa hasi da. Asteko arrats guziz (19:00) partidak iragaiten dira herriko plazan, ez duda, hurbildu!.










