Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2022ko Maiatzaren 19a
Hirugarren adinekoak - Arberoako joaldunen alde
Hirugarren adinekoek
Bi urtez huts egin ondoan, ekainaren 11n elgarrekin bazkaltzeko Herriko Etxearen gomita ukan dute.
Aldi huntan "On egin" herriko jantegian bilduko dira, eguerditik goiti. Maiatzaren 23ko izena emaitea galdegina zaiote, 05.59.29.62.84 deituz edo mairie@isturitz.fr helbidera maila igorriz.
Gainera nahi duten guzientzat, bilkura antolatua da egun berean (11:00) Herriko Etxean, azken urte hauetan lo dagon "Gaztelu" 3. adinekoen elkartearen geroaz mintzatzeko.
Arberoako joaldunen alde
Ekainaren 4an, larunbat eguerditan, herriko gelan zikiro alaitua beharra da. Euskal giroan, goxoki eta sanoki pesta egitea gogoko duten guziak ongi etorriak izanen dira. Bazkaria 20 eurotan helduentzat, haurrentzat 10 euro.
Maiatzaren 26a aitzin izenaren emaitea beharrezkoa da, 06.75.66.81.49rat deituz.
Arberoako joaldunak sustatzeagatik, aitzinetik milesker!










