Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2022ko Maiatzaren 19a

Obrak edateko uraren sarean - Gaztetxeak 20 urte - Heraitzeko bestak

Obrak%20edateko%20uraren%20sarean%20-%20Gaztetxeak%2020%20urte%20-%20Heraitzeko%20bestak

Obrak edateko uraren sarean

Herriko Etxeak jakinarazten du edateko uraren sarean obrak eginen direla, maiatzaren 16tik uztail bukaeraraino iraunen dutenak. Obra horiek Euskal Elkargoak finantzatzen ditu. Gune batzuetan bidea moztua izanen da eta gehienik trabatuak izan daitezke Arruntza eta Heraitze auzoak. Lanen denboran desbideratzea seinalatua izanen da, 932 erregebide nagusitik ibiltzeko gisan. Biztanleek agian ongi ulertuko dutelakoan lan horien beharra.

Gaztetxeak 20 urte

Uztaritzeko Hitzopen Gaztetxeak larunbat huntan bere 20. urtebetetzea ospatuko du, maiatzaren 21ean. Eguna hasiko da Gaztetxean berean eguerditan, bertsu bazkari batekin, 22 eurotan. Bertsulariak Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Tokia erreserbatzeko deitu zenbaki huntara: 06-26-17-59-52. Arratsaldeko egitarauan: Tolosako Udaberri dantza taldea; (20:00) Bontan gaualdia Matraka Elektrotxarangarekin; ondotik gaualdiak segituko du Porkeno, McOnak eta Itziaren semeak taldeekin. Louis Dassance ikastolak taloak afariko segurtatuko ditu. Bazkaria + gaualdia: 25 euro. Gaualdia bera 8 euro.

Heraitzeko bestak

Maiatzaren 25etik 29ra iraganen dira Heraitzeko bestak, bi urtez egin gabe egonik, besta batzordeak egitarau polita muntatua du. Asteazkena 25a: (19:00) pilotan esku-huskako lehiaketen finalak, 2. maila lehenik eta lehen maila ondotik; (20:00) auzoen zintzur bustitzea. Osteguna 26a: (14:00) mus txapelketa (izenak tokian berean harturik). Ostirala 27a: (19:30) zikiro jatea, 22 eurotan, izenak aitzinetik emanez bi telefono hauetarik bati: 06-68-12-87-08 edo 06-52-44-12-56 eta Edantza taldeak alaiturik. Larunbata 28a: (14:30) haurren jokoak, (15:30) Heraitzeko birla xapelketa, (18:30) mutxikoak Erdizka taldearekin, (20:00) Elektrozarata txaranga, (22:00) Kakolak taldea, (00:30) kontzertua Bulego taldea eta dantzaldia Patxa-Mamarekin. Igandea 29a: (10:00) Santa Katalina kaperan meza, (11:00-13:00) pintxo lehiaketa, (11:30) zintzur bustitzea (komiteak eskainirik), (12:00) Danborrada Ur Begi-rekin, (13:00) pintxo dastatzea Josteta abesbatzarekin, (16:00) Eneko Lamotheren kantaldia, (17:00) dantza ikusgarria Topa Nokarekin eta (19:00) kontzertua Andoni Ollokiegirekin. Egitarau segur aberatsa aurtengoa. Besta horiek aro ederra lagun, umore onean eta elgarren errespetuan iragan daitezela. Besta on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3642. zbk

Gure Hitza | 2022/05/19

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016