Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Maiatzaren 19a

Pilota - Eskubaloia - Herriko bestak

Pilota

Plaza laxoan - Denbora ederra lagun, plaza laxoko partidak Iparralde huntako xokoetan abiatu zauzkigu. Irisartarrak pilota elkarteak jazko sasoian emaitza ederrak egin zituen, gaztetxoekin Etchevers-Bidart pareak Euskal Herriko finalean galduz etagaztetan Mollon-Bidart finalerdietara helduz.

Aurtengo, elkarteak 13 pare engaiatu ditu, xitoetarik lehen maila arte. Preseski gure lehen mailako Etcheto-Arbeleche, axeri xaharrak, beti hor ditugu eta beren lehen partida maiatzaren 20an (20:00), Urruñako plazan, Bideondo-Etchegaray parean ukanen dituzte.

Palantxa trinketean - Hemen ere Union Basque xapelkoaren kontu, nesketan jadanik 4 pare hasiak dira. Gure herriko edo udako lehiaketen karietara, palantxakoa jadanik bidean dugu, bere 70 parerekin, finalak usaian bezala buruil erditsutan iraganen dira.

MO

Eskubaloia

Prenazional mailan 2. taldeak 26/36 galdu du, sasoiko azken partida Blanqueforten kontra.

Halere maila berean gelditzen da. 17 urtez petik den taldeak 30/29 irabazi du Saintes hirian, 2. dira.

Heldu den larunbatean nazional 2. mailan, lehen taldea Airoskin ariko da (20:30), Libourneren kontra.Partida hunenirabaztea beharrezkoa izanen da,galtzailea heldu den urtean hozka batez jautsiko baita.

Neskak Airoskin ariko dira (18:00) Villenave taldearen kontra. Talde hau, Irisarri-Kanbo uztarturik, prenazional mailan heldu den urtean hozka bat gorago izanen da.

Irisarri-Atharratze 17 urtez petik den mutiko taldea, Atharratzen ariko da Biard taldearen kontra.

Departamenduko xapelkoan 7 taldek finalerdiak jokatuko dituzte, beraz urte ona izan da. Segi bururaino!

Herriko pestak

Ekainaren 3, 4 eta 5eanherriko pestak ditugu. Aurtengo programa: ortzirale arratsean zikiroa, larunbat arratsean kontzertua eta ondotik dantzaldia.Igandean herritarren bazkaria izanen da, pestak segituko du Art'Zain ostatuan.

Iragan urtean Covidarengatik herritarren artean egin baziren, aurten deneri idekiak dira.Ongi etorri!

J-P.E.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3642. zbk

Gure Hitza | 2022/05/19

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016