Herriz Herri - Mendibe (NB) | 2022ko Maiatzaren 19a

Udaberriko merkatua

Udaberriko%20merkatua


Bigarren aldikoz "Udako merkatua" antolatua izanen da, maiatzaren 28an (16:00), Hergaraiko Herriko Etxeen laguntzarekin. Herriko plazan artisauen sorkuntzak eta tokiko ekoizpenak atzemanen dira. Ondotik (18:30) aperitifa animatua izanen da, jateko edatekoa segurtatua da. Elizan (21:00) Kanta Hergarai eta Appogiature Nantes hiritik etorri koruak kantaldia eskainiko dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3642. zbk

Gure Hitza | 2022/05/19

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016