Herriz Herri - Azkaine (L) | 2022ko Maiatzaren 19a
AHT Informazio bilkura - Selauru huste - Oihal birziklatze
Informazio bilkura
Maiatzaren 20an (20:00) Herriko Etxearen gibelean den lehengo kontseilu gelan "Larrun (AHT) Ez" elkarteak informazio bilkura antolatzen du. CADE-ko kideek parte hartuko dute, gaur egungo AHT-ren Bordele hegoaldean eraikitzeko proiektuaren berri emateko. Nahiz frogatua izan den proiektu hori ez dela beharrezkoa eta badirela aterabide egokiagoak, beti aitzina doa!
Bilkuran argitasun zonbait emanen dituzte. Ez lotsa eta bilkurara etorri!
Selauru huste
"Les amis du jumelage" elkarteak selauru huste bat antolatzen du, Uhertxiko zubi ondoan, maiatzaren 29an (9:00-18:00). Hurbilduko den orori ongietorria eginen zaio.
Oihal birziklatze
Gaur egun, oihal guziak birziklatzen dira. Ez dira zikinontzietan bota behar. Horretarako gune publikoetan diren untzi berezietan, zaku ttipi hetsietan (30 l) ezarririk utzi behar dira. Norbere etxetik den gune hurbilena atzemateko: refashion.fr/citoyen/fr/point-dapport gunea miatu.











