Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2022ko Maiatzaren 19a

Ugutz Robles-Arangiz-en heriotza - Oskarbi eta Mattin Lerissa kontzertua

Ugutz%20Robles-Arangiz-en%20heriotza%20-%20Oskarbi%20eta%20Mattin%20Lerissa%20kontzertua

Ugutz Robles-Arangiz-en heriotza

Euskal Herri osoan ezaguna zen Ugutz Robles-Arangiz, joan den astean 83 urtetan hil da. Ugutz anitz plazetan arizan da istorio kondatzen, umoregile ezaguna zen. Jatorriz familia bizkaitarra bazen, aita Manu Robles-Arangizek ihes egin behar ukan zuen eta Ugutz 1939an Iparraldean sortu zen, hamaika haurrideko familiako bederatzigarrena zen. Familiak bere ohantzea Beskoitzen eraiki zuen, Leku Eder etxean. Ugutz-ek Amalur ostatua atxiki zuen, Estitxu arreba kantaria zenarekin animazioak egiten zituztela.

Euskaltzale amorratua, kantagintzan, antzerkian eta dantzan anitz urtez arizan da. "Beskoiztarrak" antzerki taldean parte hartu zuen eta lehen urtean Sorginak Etxaburun lana eman zuen. "Euskal Antzerkilarien Biltzarreko" sortzaileetatik bat izan zen.

Dolumin sentikorrak Robles-Arangiz familia guziari.


Oskarbi eta Mattin Lerissa kontzertuz

Oskarbi talde mitikoaren kantaldia Bixintxo gelan maiatzaren 28an (20:50) iraganen da.

Oskarbi taldea 1966an sortu zen. Ez Dok Amairu mugimenduan parte hartu zuen. Hasierako urteetan, askotan izan zen Oskarbi Iparralde huntan, kantaldiz kantaldi (Hendaia, Atharratze, Aldude, Donibane Lohizune, Uztaritze, Hazparne, Miarritze, Baiona eta beste hainbat tokietan).

Diskografia aldetik, 12 disko grabatu ditu taldeak, gutienez 6 CD 2000 eta 2021eko urte artean.

Eta Beskoitzen... Azken CDa, "Kantua zuei", joan den abenduan atera dena, lehen aldikoz Beskoitzeko Bixintxo gunean aurkeztuko du. Egungo Oskarbi, 9 kantari-musikarik osatzen dute, boz miresgarriak pianoz, esku soinuz, gitarraz, flautaz, bibolinez lagundurik eta apaindurik.

Bai eta Mattin Lerissa bere musikariekin... Ttipitatik izan du behorlegitarrak kanturako zaletasuna, dagoeneko ibilbide oparoa du Lerissak, izan ere, hainbat kantaldi eta kontzertu eskaini ditu. Bi disko atera ditu orain arte, "Bidez bide" 2016an eta "Gazte naiz gazte" 2018an. Lehen diskoan gehienbat kantu herrikoiak landu bazituen, berak osatutako sorkuntzak dira bigarren diskoko kantuak. Hitzak, hainbat poeta eta idazlerenak ditu: Manex Pagola, Pantzo Hirigarai eta Daniel Landartenak, besteak beste. Folk musika egiten du Mattin Lerissak, eta ahots eztiz eta kantaera dotorez mintzo da bere kantuen bitartez, gaztetasunari, herriari, transmisioari edo(ta) amodioari buruz. Taula gainean haren ondoan ukanen ditugu: Mixel Ducau (gitarra), Matthieu Haramboure (gitarra apala) eta Sébastien Desgrans (eskusoinua).

Huna beraz hutsezineko hitzordua, Leizarraga elkarteak antolatzen duena, Bixintxo gunean. Sartzea 10€tan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3642. zbk

Gure Hitza | 2022/05/19

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016