Herriz Herri - Urruña (L) | 2022ko Maiatzaren 19a
Pilota - Selauru elkartearen erakusketa - Bidasoan Euskaraz-en zenbaki saridunak - Merkatuak - Agur eta ohore!
Pausuko pala txapelketaren finala
Pausun, Bidasoan Euskaraz kultur ekitaldiaren barruan urtero egiten den pala txapelketaren aurtengo finala hilaren 7an jokatu zuten, Filipe Aramendi herriko auzapezak, Annie Poveda eta Rafu Ruiz de Alda hautetsiek garai-sariak eman zizkieten. Lehen mailako txapeldunak Marielle Irazu eta Antton Lizardi izan ziren, txapeldunordeak: Bastien eta Vianney Roart anaiak. Bigarren mailan txapeldunak, Ander Zubiri eta Jimmy Martin izan ziren eta txapeldunordeak Jeremi Casenave eta Toni Prages. Hirugarren mailan txapeldunak Wily Poli eta Bixente Lanbert izan ziren eta txapeldunordeak Maider Zigarroa eta Aitor Mariezkurrena.
Iparraldeko txapelketa plaza laxoan
Hilaren 20an, ostiralarekin, honako partidak izanen dira herrian: Lopez/Bereterbide (Senpere-1) - Iribarren/Oxarango (Airetik-2) pilotarien kontra (19:00) eta segidan (20:00) Etxeto/Arbeletxe (Irisartarrak-1) - Bideondo/Etxegarai (Urruñarrak-1) pilotarien kontra.
Selauru elkartearen erakusketa
Selaurua elkarte eta atelierrak margolan ederrak izanen ditu erakusgai herriko Posta gelan, maiatzaren 16tik 28ra bitarte. Egunero zabalik (15:00-18:00) igandeak barne.
Bidasoan Euskaraz-en zenbaki saridunak
Pausun egiten duten kultur ekitaldi honetan, zozketa izaten dute urtero. Aurtengo zenbaki saridunak hauek izan dira: 1004 zortzi afari Xaian, 1110 Ataungo Urbitarte sagarnotegian 8 afari eta 1273 Errigora ekoizkinen bilduma osoa.
Herriko merkatua
Larunbatero, goizez, herriko merkatua izaten da plazan. Urruñarrok aukera ezin hobea dugu gure laborarien ekoizpenak erosteko: barazkiak, fruituak, gasnak... Eros ditzagun bertako produktuak eta ez urrutikoak. Urrutiko eltzaurrak hamalau, hurbildu eta lau!
Pausuko merkatua
Hilero, azken-aitzineko igandean, Pausuko merkatua izaten da, Bidasoa gaineko zubitik gertu den plazan. Maiatzekoa ere, aste honetan eginen dute, hilaren 22an.
Herriko bildotsak salgai
Gaec Goxoan-ekoek jakinarazi digutenez, bildotsak, hormatuta eta plastikoetan isolatuta, saltzen ari omen dira. 14,50 euro kiloko. Bildots erdiak 45 euro inguru egiten ditu. Harremanetarako telefonoak: Ttotte 06-33-64-34-50 eta Pantxika 06-21-69-34-75 edo gaecgoxoan@gmail.com helbidea.
Adindunendako ekitaldiak: maiatzaren 19tik 25era
60 urtetik gorakoei idekita. Maiatzaren 19an, ostegunarekin, Informatika hastapenak Posta gelan (10:00-12:00), mahai jokoak Posta gelan (14:30). Maiatzaren 20an, ostiralarekin, trikota lana Posta gelan (10:00). Maiatzaren 23an, astelehenarekin, Karaokea Posta gelan (14:30). Maiatzaren 24an, asteartearekin, sukaldaritza saioa Posta gelan (10:00), tango ikastaroa Posta gelan (14:00-16:00). Maiatzaren 25ean, asteazkenarekin, post-kobid tailerra Posta gelan (10:00-11:30), ibilaldia Getariako bidexkan barna. Distantzia 8 edo 3 km aukeran, iraupena: 3 oren, irteera Posta etxean (14:00). Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.
Agur eta ohore!
Apirilaren 11n hil zen Mikel Arrizabalaga Pikabea, 1987-1991 eta 1995-1999 urteetan Lezoko auzapeza izan zena, 69 urterekin. Garai hartan, 1997-1998an, 1995ean sortuz geroztik prefabrikatu batean zen Urruñako Ikastolari eraikin duin bat atzemateko ahaleginetan ari zen.











