Herriz Herri - Hendaia (L) | 2022ko Maiatzaren 19a

Irandatz kolegioak mobilizatua segitzen - Antzerkiaren Maiatza

Irandatz%20kolegioak%20mobilizatua%20segitzen%20-%20Antzerkiaren%20Maiatza

Irandatz kolegioak mobilizatua segitzen

Kolegioko burasoak Hezkuntza Akademiako Ikuskaritzak errezebitu ditu, kexu atera dira. Hezkuntza nazionaleko ordezkariaren jarrera hetsia eta tematua salatu dute. Ikasle kopuru handiko klasetan ongi lan egiten ahal dela entzun dute, beraz ahalak behar bezalakoak direla.

Burasoek borrokan segituko dutela adierazi dute.


Antzerkiaren Maiatza

Bi urtez geldirik egon ondoan horra "Antzerkiaren Maiatza"-ren 37. edizioa berriz heldu dela. Lau egunez 40 bat obren ikusteko parada emana da, 25 konpainiek emanik. Ostegun huntan maiatzaren 19an hasirik, igandean bururatuko da. Egitarau zehatza ukaiteko hendaye-culture.fr gunean. Euskoz ere ordaintzen ahal da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3642. zbk

Gure Hitza | 2022/05/19

Malko guzietan esperantza atxikitzen da

Menane Oxandabaratz

Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.

Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu jazarpenak eta bortxaketak salatu dituzte. Emazte hauen ausartzia txalotzekoa da, pentsatzekoa baita ez dela errexa publikoki holako lekukotasun baten emaitea. Agerpen horren egitea behartuak sentitu dira, horien artean 16ek pleinta pausatua dutela, orain arte justiziak ez baitu ezer egin. Gizon hunen jarrera jakina zen, baina ospe eta eragin handikoa izanez, gauzak isiltasunean atxikiak izan dira. Maluruski ez da lehen aldia, jauntto batzuk jendartean duten botereaz baliatzen direla, emazteaz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016