Han eta Hemen | 2024ko Agorrilaren 01a

Batzorde permanenteak 12 milioi euro engaiatu

Departamenduko osoko bilkura
Departamenduko%20osoko%20bilkura

Uztailaren 10ean iragan den Pirinio Atlantikoetako batzorde permanentean, 44 milioi euro baino gehiago engaiatuak izan dira. Horra nola eta zertarako baliatuak izanen diren:

Bizilekuentzat

Orotara, 1,5 milioi euro bozkatuak izan dira bizilekuentzat. Horietarik, 85.499 euro baliatuak izanen dira herri batzuetan ikerketen egiteko, Ipar Euskal Herriaren kasuan Ezpeletan, Azkaraten eta Itsasun. Departamenduak, 310.000 euro kostatzen duen Mugerreko 31 etxebizitza sozialeko proiektua segitzen du, Office 64 de l’Habitat-ren bidez.

Lizaga gazteluko mediatekarentzat

2021eko proiektuen deialdiaren baitan, garapen iraunkorraren alde itzuliak diren inbertsio proiektu eredugarriei Departamenduak laguntza ekartzen die. Departamenduko ordezkari hautetsiek 374.016 euroko diru laguntza bozkatu dute Lizagako gazteluan mediateka baten sortzeko.

Terres de Jeux 2024”

Orotara, 166.382 euro bozkatuak izan dira “Terres de Jeux” proiektuentzat. Horietan, Getariak ezkerparetaren hegaztegirako (33.150 euro), Bidaxunek futbol zelai sintetikoa eta paddle tennis-a sortzeko (42.715 euro) eta Irisarrik “Erdoiza” deitu kirol gunea berriz antolatzeko (56.947 euro).

Lurraldeko proiektuentzat

2 milioi euro inguru baliatuak izanen dira lurraldeko proiektuentzat. Horietan, Arbonan lehen mailako eskola eraikitzeko (89.739 euro), Bidarteko Beheria antzokia berritu eta handitzeko (242.495 euro) eta Heletako eskolako korralea antolatzeko (10.519 euro).

Laborantzarentzat

Orotara, milioi bat euro inguru erabiliak izanen dira laborantzarentzat. Horietan besteak beste, 15.000 euro Akitania Berriko “aquacole” defentsa sanitarioarentzat (GDSA-NA), 550.000 euro kabalen defentsa sanitarioarentzat (GDS), 8.000 euro TREBATU elkartearentzat, 3.000 euro laborantzako enplegu eta formakuntza departamenduko elkartearentzat (ADEFA), 27.000 euro laborantza ekoizleen batasunarentzat (UPF), 32.000 euro Euskal Herriko laborari ekoizleentzat (APFPB), 27.000 euro euskal xerriaren saila garatzeko, 7.000 euro Irulegiko arno sindikatuarentzat, Manex buru beltzaren defentsa eta promozioa egitearen programa duen Buru Beltza elkartearentzat 5.000 euro eta Biharko Lurraren Elkartearentzat 30.000 euro.

Bizikleta bideentzat

Orotara, bizikleta bideentzat 300.000 euro baliatuak izanen dira. Horietan, Arrangoitzek 241.200 euro ukanen ditu.

Tokiko hizkuntzak

Azpimarratzekoa da ekainean iragan kontseiluan, tokiko hizkuntzentzat orotara 1,3 milioi euro bozkatuak izan zirela: okzitaniera, bearnesa eta gaskoia sustengatzen duten egiturei (151.390 euro) eta euskal kultura eta politika linguistikoaren garapenerako (1.202.000 euro).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/08/01

EEP eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean

EEP%20eta%20Eusko%20Jaurlaritza%20elkarlanean

Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Gobernuaren arteko hizkuntza politikaren alorreko mugaz gaindiko lankidetzaren baitan, 2007tik geroztik, urtero, Ipar Euskal Herriko eragile pribatuei laguntzeko lankidetza funts komuna osatzen da. EEPk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, 1.930.000 euroko fondoa, euskara alorrean lan egiten duten Ipar Euskal Herriko elkarteen laguntzeko.

Lankidetza esparrua

Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikaren alorreko mugaz gaindiko lankidetza esparrua 2021ean berritu dute 2021-2025 epealdirako. Urteko lana eta Ipar Euskal Herriko eragile pribatuei zuzentzen zaien diruztapena zehaztu dute, bi instituzioek elkarrekin elikatzen eta osatzen duten lankidetzarako fondoaren bidez. Aurten ere, EEPk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eragile pribatuek eramandako euskararen erabilpena eta transmisioa ...

Irakurri segida

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/08/01

Bakantza on deneri!

Ainhoa Etchenique

Euskal Herriak urtero turista anitz erakartzen ditu. Aurten ere, gure bideetan kanpotar matrikulak ezker-eskuin ikusten dira. Errexki asma daiteke gure aitzinean turista bat badela, bere bidea atzematen ez duenez edo 80 kilometro ordura mugatua den bide batean 50era joatea irringarriagoa dela atzematen duenez, auto lerro alimaleak sortzen baititu. Erran behar da arrunt kakingarriak direla!

Iazko abuztuan, 3.507.000 bisitari izan ziren Ipar Euskal Herrian. Frantziatik heldu direnen bisitarien %100a hartzean, %10a Parisetik etorri da, %7a Girondatik eta %6a Hauts-de-Seine-tik. Atzerriko bisitarien %100a hartuz, %12a Erresuma Batuetatik etorri da, %15a Alemaniatik eta %29a Espainiatik.

Iazko irailean ere turismoak azkarki segitu du, 1.920.000 bisitari izan baitira. Orotara, 2023. urtean, 16.781.000 bisitari inguru zenbatu dira. Horietan, %80a Frantzia estatutik etorri da.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016