Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Urriaren 31a

Osasun lurralde proiektu baten alde, bilkura publikoa Donapaleun - Zabaliken azaroko hitzorduak - Euskarazko solasaldia

Osasun lurralde proiektu baten alde, bilkura publikoa Donapaleun

Duela zortzi hilabete, "Osasunaren Lurralde Elkargoa" sortu da Baxe Nafarroa, Xibero eta Salbatoreko 124 herri bateratzen dituen eremuan (43.000 biztanle). Egitura hunen eginkizun nagusia eriei artatzeko sarbidea erraztea da baita ere programatuak ez diren zainketak hobetzea. Elkartearen lehendakaritza Donapaleuko Arnaud Etcheparebordek segurtatzen du 12 kide biltzen dituen administrazio kontseiluarekin. Egituraren lanak Jenofa Lamarquek koordinatzen ditu.

Lehen etapa, diagnostiko baten egitea izan da. Hortarako, osasun mailan ari diren profesionalak eta biztanleak hunkiak izan dira eta beren ikuspuntuak eta arrangurak bilduak izan dira. Diagnostiko hori eta horri lotuak diren aterabideak presentatuak izanen dira azaroaren 5ean asteartez Bideaken (20:00). Atea deneri idekia da.

Zabaliken azaroko hitzorduak

Amikuzen euskararen alde lanean ari den Zabalik elkarteak, bi hitzordu proposatzen ditu ondoko asteetan.

- Azaroaren 9an ibiakoitzez, Donapaleuko mediatekan, Aritz Ibarra gasteiztarraren komiki berriaren aurkezpena, 1914-1918ko gerla handiaz (10:30).

- Azaroaren 22an, eskola elebidun eta ikastolako haurrekilako ikusgarria eskainia izanen da Donapaleuko zineman (18:30). Nafarroako historia beren gisara antzeztuko dute. Amikuzeko ikastola eta Gabadi, Amoba, Arberatze, Donapaleu, Armendaritzeko eskolek parte hartuko dute. Gomita interesatuak diren guzieri zabaldua da.

Euskarazko solasaldia

Hilabete guziz lehen ibiakoitzetan, talde bat biltzen da mediatekan euskaraz solasean aritzeko. Ondoko elkarretaratzea azaroaren 2an eginen da Donapaleuko mediatekan (10:00).

Azken aste hauetan iragan gertakariak aipatzen ahalko dira baita urte hondar huntako egitasmoak. Horretaz hitz egiteko, etorri mediatekara heldu den ibiakoitzean! Atea deneri idekia da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016