Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2024ko Urriaren 31a

Amikuzeko osagarri-etxearen estreinaldia - Aiziritzeko bestak azaro hastapen huntan

Osagarri-etxearen estreinaldia
Osagarri-etxearen%20estreinaldia

Amikuzeko osagarri-etxearen estreinaldia

Joan den astean, Aiziritzen kokatua den laborantza elikagai mintegiaren estreinaldia aipatzen ginuen Amikuzeko berrietan. Estreinaldi hori urriaren 16an iragan zen. Egun berean, Amikuzeko osagarri-etxea estreinatua izan da. Euskal Elkargoko, Akitania Berriko, Departamenduko eta Estaduko ordezkariak hor ziren, Aiziritzeko eta Donapaleuko auzapezen ondoan.

Euskal Elkargoak duela zenbait urte abiatu zuen proiektu hori eta 2023ko abenduaren 4an ideki zen. Ospitale ondoan eraikia izan da eta 26 profesionalek kudeatzen dute (mediku, erizain, kinesiterapeuta, emagin, pedikuro, psikologo eta dietalari). Baionako ospitalea eta Donapaleukoa partaidetzan dira. Publiko desberdiner buruz antolatzen dituzten zerbitzuak eskaitzen dituzte (CMPEA, Adoenia...). Bulego gehienak okupatuak izanez, proiektuaren hedatzea aurreikusten dute jadanik. Astelehenetik ostiralera irekia da (9:00-19:00) eta ibiakoitzetan (9:00-12:00).

Eraikuntza 2,995 milioi euro gosta da eta finantzatzaile hauek diruztatu dute: Euskal Elkargoak (2,020M euro), Europak (525 mila euro), Akitania Berriak (200 mila euro), Departamenduak (150 mila euro) eta Estaduak (100 mila euro).


À¯'"'¿Aiziritzeko bestak azaro hastapen huntan

Usaia duten bezala, Aiziritzeko gazteek eta Foyer Rural elkarteak herriko bestak antolatzen dituzte azaro hastapen huntan. Huna hitzordu nagusiak:

- Azaroaren 2an ibiakoitzez, kontzertua (22:00) Maskak, Dupla eta DJ Àƒ'œzkülüz taldeekin (15€).

- Azaroaren 9an ibiakoitzez, "Aukeran Aiurri" dantza ikusgarria (10€).

- Azaroaren 10ean igandez, mus txapelketa herriko gelan (14:00).

- Azaroaren 17an igandez, kantaldia herriko gelan (15:30), Pil-Pil, Xalbador eta Ihidoi, Hiruri taldeekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016