Herriz Herri - Heleta (NB) | 2024ko Urriaren 31a
Larrazkena - Elizkizun tenoreak
Larrazkena
Larrazkenean sartzera goatzi. Aurten, idortearen orde izatekoz euritea dugu, nahiz haize hegoa heldu den. Onddorik ez da izan, bakarrik gune batzuetan. Ikusi izan da urte batez urriaren 20an euria hasi eta 29an gelditu zela. Gure eskualdean ez dugu halere desmasia handirik ukan, urtxoak abiatuak daude frango polliki, lertsunak milaka badaude, jada pasaturik. Horiek orok hazilan sartuko girelako seinaleak, izanen baita orduan ere zer egin. Omiasaindu azaroaren 11n. Santa Katalina Heletako feria famatua, denak gogoan atxiki behar direnak.
Elizkizun tenoreak
Huna gure parropiako elizkizunen tenoreak:
Omiasainduz azaroaren 1ean (9:00) Heletan, (10:30) Iholdin. Azaroaren 2an (17:00) parropiako hil guzientzat. Azaroaren 3an (10:30) meza bakarra Mehainen. Azaroaren 11n (10:30) Iholdin, Irisarri, Landibarre, Mehaine eta Heletako gerlari ohi guzientzat, ondotik bazkaria. Eman izenak herrietako ordezkarieri.










