Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Agorrilaren 01a
Bixintxo bestak - Urruña-Segura birazkatzea - Hazia, besta komitea eta Gaztetxea Bixikenean - Kontzertuak herriko plazan - Kultur arratsa zineman - Mugaldeko Udalekuak - Pilota
Bixintxo bestak
Aurten, abuztuaren 30ean ostiralarekin hasiko dira, eta irailaren 4an asteazkenarekin bukatuko. Hona hemen egitaraua: abuztuaren 30ean ostiralarekin: pasoka-pasoka lehiaketaren finalerdia eta mus txapelketaren finala (18:30). Aperitifa (19:00), herri bazkaria Tarrapatakan taldeak animaturik, 25 euro, (21:00). Dantza saioa DJ UBK-rekin (00:00). Abuztuaren 31n, larunbatarekin: pala txapelketaren finala pilota-plazan (10:00). Aperitifa Zarpai bandak animaturik (12:30), besten idekiera (12:30), lasterketa 13 urte beheitiko haurrendako (16:00), lasterketa helduendako, 9km, (17:00). Sari banaketa (18:00). Euskal kantuak Bost Axola taldearekin (19:00). Kozpei Blai eta Perku Show taldeen kontzertuak (20:00). Itziarren Semeak taldearen kontzertua (22:00). Koloka taldearen kontzertua (00:00).
Irailaren 1ean, igandearekin: haurrendako jokoak pilota-plazan (10:00). Urruñarrak taldearen erakustaldia pilota-plazan (10:30). Leon Dongaitz pilota txapelketaren finalak pilota-plazan (11:00). Aperitifa Kuxkuxtu txarangak animaturik (13:00). Ahate-jokoa (15:00). Temps Danciel taldearen ikusgarria (18:30). Mutxikoak Kuxkuxtuk emanik (19:00). Kamuts taldearen kontzertua (19:00). Suzko zezena (00:00). Irailaren 2an, astelehenarekin: euskal pilotaren finalerdiak pilota-plazan (11:00). Esku pilotaren lehen finalerdia Dongaitz trinketean (16:30). Bigarren finalerdia (17:30). Ikusgarri flamenkoa (18:00). Sari banaketa (18:30). Pintxo potea (19:00-21:00). Euskal kantuak (20:00). DJ Bull (22:00-1:00). Irailaren 3an, asteartearekin: pilota partidak (11:00). Fandango txapelketa (19:00). Guda dantza taldearen kontzertua (21:00). Su artifizialen ikusgarria errugbi estadioan (22:30). Amooma taldearen kontzertua herriko plazan (23:30). Irailaren 4an, asteazkenarekin: Ganadu feria pilota-plazan, Kabalekin elkarteak antolaturik (9:00). Sari banaketa (13:00). Aperitifa herriko plazan, Kuxkuxtuk animaturik (13:30). Herri bazkaria Iturbidea kiroldegian (14:00). Esku pilotaren finala trinketean (17:00). Kontzertua plazan Joselu Anaiak taldearekin (19:00). Dei taldearen dantza saioa (22:30). Suzko zezena (23:30) eta bukatzeko, DJ Musikala (00:00).
Urruña-Segura birazkatzea
Irailaren 1ean, igandearekin, eta herriko Bixintxo bestekin batera, Urruña eta Segura herrien birazkatze ofizialaren ekintza eginen da. Eguerdian, bi herrietako auzapezek birazkatze akta izenpetuko dute Herriko Etxeko ganbera nagusian. Gero plazan, elkarrekin ibiliko dira bi herrietakoak kantuz eta umore onez. Geroago (14:00), herri bazkaria izanen da Berttoli elkartean.
Hazia, besta komitea eta Gaztetxea Bixikenean
Jadanik, eta herriko bestetan abiaturik, aipatu hiru elkarteak: Hazia euskal kultur elkartea, besta komitea eta Urruñako Gazte Asanblada, Sokorriko magaletan den Bixikenean kokaturik daude. UGA-k herriko gaztetxea kudeatuko du. Bixikenea izan da luzaz Postaren kolonien egoitza, eta 2023an Herriko Etxeak erosi zuen.
Kontzertuak herriko plazan
Agorrilaren 6an asteartearekin, 9an ostiralarekin, Peanuts taldea, Primaderan taldearen kontzertua. Hilaren 13an, asteartearekin, Bost Axola taldeak kontzertua emanen du. 16an, ostiralarekin Duo Damba. Hilaren 20an, asteartearekin, Alaiak taldearen kontzertua. Hilaren 23an, ostiralarekin, Foisis taldearen kontzertua. Hilaren 27an, asteartearekin, Airoski taldearen kontzertua eta ondotik Takutun txalaparta taldea izanen da. Kontzertu guztiak 19:00etatik goiti izanen dira eta urririk.
Kultur arratsa zineman
Abuztuaren 3an, larunbatarekin, Itsas mendi Zineman, Verde Prato emanen dute. Tenorea: 20:30. Aitzinetik, 18:00etatik goiti, Michelle Lukra27 eta Zuhaitz musika jartzen arituko dira. Restauration Par, Arotzenia jatetxearen eskutik jaki goxoak. Xerigrafia Bistaederren eskutik eta Liburu Karabana. Sartzeak aitzinetik: 12 euro, egunean bertan: 15 euro.
Mugaldeko Udalekuak
Aurten lehen aldiz, Mugaldeko Udalekuak martxan jarri dituzte. Uztailaren 15ean hasi ziren, eta 20an, larunbatarekin, Urruñan izan ziren. Hau izan zen udaleku ibiltari horren azken geldialdia. Udaleku honek mugaldeko gazteak hartzen dituzte partaide gisa: Oiartzun, Bortziri, Sara eta Urruñako 14-15 urteko gaztetxoak eta haien arteko harremana euskaraz da. Aurten 31 gaztek hartu dute parte, eta heldu den urtean kopuru hau emendatzeko asmoa dute.
Pilotari urruñarren emaitzak
Hauek dira Bixente Bideondo eta Jon Biskubi pilotari urruñarren azken emaitzak. Donapaleuko finalerdietan: Ziarrusta eta Ugarte 40 – Biskubi eta Larralde 24. Arrangoitzeko Hoberenak lehiaketaren lehen finalerdian: Bideondo eta Ducassou 40 – Larralde eta Saint Paul 23.