Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Agorrilaren 01a

Heriotze - Lapurtarrak abesbatza - Herriko bestak

“Behin bazen” dantza ikusgarria
a€œBehin%20bazena€%20dantza%20ikusgarria

Heriotze

Uztailaren 9an zendu da Marguerite Julien anderea, sortzez Dumora. Donibane Lohizunekoa zen bainan azken urteetan Bidarraiko Garaldea etxerat etorria zen bizitzera familiarekin. Arrunt azkenik haatik Donibane Garazin bizi zen. Minbiziak eramanik zendu da 67 urtetan. Haren hautsak gure hilerriko kolunbarioan ezarriak izan dira. Familiari doatzi gure agurrik zintzoenak.

Lapurtarrak abesbatza

Uztaritzeko Lapurtarrak koru mistoak kontzertu bat eskainiko du gure elizan agorrilaren 8an, ortzegun arratsez (21:00). 16 emaztek eta 14 gizonek osatzen dute korua. 1989an sortua den koru hau, gaur Yves Panizzolik du zuzentzen. Kantu sakratu ala profano, euskarazko ala munduko, publikoa xoratzekoa eskaintzen du beti Lapurtarrak abesbatzak. Sartzea: helduek 10€, urririk 16 urtez pekoentzat. Ongi-etorri deneri.

Herriko bestak

Arras ederki iragan dira herriko besten hiru egunak. 1.200 afaltiar ostiraleko zikiro jatean. 2.000ko bat sartze larunbateko kontzertuetan, besteak beste Sutagar eta Zea Mays taldeen entzuteko, artetik izan den eurialdi larriak moztura labur bat sustaturik, ez haatik gazteria beldurraraztekoa, bitartean Barberaenean gaitzeko giroa zelarik, bertsuak (Mizel Mateo eta Gillen Hiribarren) eta kantuak ozenki emanez. Eta igandean 450 bazkaltiar, Botakantu talde alaiak animaturik, ondotik “Behin bazen” dantza ikusgarri pollitaz ginela gozatzen, xiberotarrek emanik, haiekin zutela herriko seme Battitt Etxart dantzari ernea. Eta ezin hobeki bururatzeko, Gozategi eta Maskak musika talde suharrak. Bazen gozatzekoa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/08/01

Bakantza on deneri!

Ainhoa Etchenique

Euskal Herriak urtero turista anitz erakartzen ditu. Aurten ere, gure bideetan kanpotar matrikulak ezker-eskuin ikusten dira. Errexki asma daiteke gure aitzinean turista bat badela, bere bidea atzematen ez duenez edo 80 kilometro ordura mugatua den bide batean 50era joatea irringarriagoa dela atzematen duenez, auto lerro alimaleak sortzen baititu. Erran behar da arrunt kakingarriak direla!

Iazko abuztuan, 3.507.000 bisitari izan ziren Ipar Euskal Herrian. Frantziatik heldu direnen bisitarien %100a hartzean, %10a Parisetik etorri da, %7a Girondatik eta %6a Hauts-de-Seine-tik. Atzerriko bisitarien %100a hartuz, %12a Erresuma Batuetatik etorri da, %15a Alemaniatik eta %29a Espainiatik.

Iazko irailean ere turismoak azkarki segitu du, 1.920.000 bisitari izan baitira. Orotara, 2023. urtean, 16.781.000 bisitari inguru zenbatu dira. Horietan, %80a Frantzia estatutik etorri da.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016