Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Urriaren 31a

Ateraldia - Yoga - Kukusu merkatua - Pilota - Errugbia

Erretratuen ateraldia
Erretratuen%20ateraldia

Ateraldia

Urriaren 23an asteazkenez Sarako erretretatuek egin dute beren urteko ateraldia herriko zentro sozialak antolaturik. 40 bat jende bazen etorria, Ahurtin gosaldu eta joan dira Bénesse-lès-Dax-era, Landesetara, haize errota baten bisitatzera. Aldapa baten gainean, bazterrean bista ttikia zuten zeren lainotsu baitzen, bainan errota barna aski ederra zen dena erreberritua. Ondotik Cagnoteko Beleslou baserri jatetxean bazkaria, jatekoak hor berekoak, airostua gitarrista batekin eta erretretatuek ere euskal kantu batzuekin. Herrira arribatu eta, azken tragoa herriko bestetako elkarteak ofreiturik, Herriko Etxeko edantegian. Horra, izigarrizko egun goxoa pasatu dute denek eta galdera egin heldu den urtean berriz egitea.

Yoga

Hazilaren 8an Sarako lezetan (9:00-10:00). Kattu Yoga kadira baten gainean jarririk egonez saioa proposatzen dute, gorputzaren mugak kontuan hartuz. Tapiza eta jantzi beroak ekarri, 12 presuna gehienik. Eman izena mailez ccas.saran@gmail.com edo Herriko Etxea deituz 05-59-54-20-28/06-07-83-34-93.

Kukusu merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik hazilaren 24an Lur Berri gelan (9:00-17:00). Lekuaren prezioa 2 metro 10€ edo 3 metro 15€. Interesatua denak deitu Arantxa 06-25-44-22-92. Jateko eta edateko bertan izanen dira.

Pilota

Trinketean lehen mailan barraderak: Iribarren Unai À¢'€'" Lecuona Aritz irabazdun 40-18 Lau Herriren kontra. Guruchaga Betti À¢'€'" Calvet Daniel irabazle 40-39 Zaharrer Segiren kontra.

Gazteak: Aguirre Arkaitz À¢'€'" Semerena Eneko galtzaile 30-40 Senperen kontra. Heredia Unai À¢'€'" Berasategui Unai galtzaile 34-40 Senpereren kontra.

Errugbia

Saran Sarak irabazi 25-20 These taldearen kontra. Heldu den igandean St Pierre Dumont-en kontra ariko dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016