Herriz Herri - Luhuso (L) | 2024ko Urriaren 31a

"Wontanara" ikusgarria - Harri Xuri dantzan festibala

Wontanara%20ikusgarria%20-%20Harri%20Xuri%20dantzan%20festibala

"Wontanara" ikusgarria

Larresoroko Afrika Dambo eta Uztaritzeko ASCA kirol eta kultura elkarteek azaroaren 2an (20:30) eta 3an (16:00) "Wontanara" ikusgarria (ginearrez "elkarrekin") presentatzen dute Harri Xuri gelan. Mendebaldeko Afrikako dantzen eta musiken sorkuntza originala da. Sartzea 10 euro, 6 urte arte kitorik.

Harri Xuri dantzan festibala

Azaroaren 15etik 17ra, Luhuson ospatuko den "Harri Xuri Dantzan" larrazkeneko edizio huntan, 3 eguneko egitarau aberatsa proposatua da, 4 ikusgarrieta beste hainbat ekintza iraganen dira.

Azaroaren 15ean, ostirala, Bilakaren "Ilauna" ikusgarriak emanen du festibalari hasiera. Azaroaren 16an, larunbata, "Maska'roa" ikusgarria, zuberotar Berritza taldearen eskutik. Bururatzeko, 17an, igandean, Lekorneko Urtsuko Xoriak dantzariak eta Ezpeletako Ezpela taldearen Amalur azken ikusgarria ikusgai izanen dira.

Sartzeak iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com bidez edo Heloasso.com (Iparraldeko Dantzarien Biltzarra).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016