Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Agorrilaren 01a

Ezkontza - Pilota - Herriko bestak - Zirkulazio trabak

Maialen eta Xilbi
Maialen%20eta%20Xilbi

Ezkontza

Xabi Etchecolanea eta Camille Bidegain gure herrian ezkondu dira. Iparragerreko auzoan bizi dira. Goresmenak bi gazteeri.

Pilota

Zaharrer Segi pilota elkarteak beste 4 xapel irabazi ditu Joko Garbi edo Atxiki Ttipian:

Helduen 1 maila: Iban, Teo Riouspeyrous anaiak eta Bixente Izoko 40/Noizbait 26.

Artekoak: Eneko Izoko, Thibault Garces, Peio Aurnague 40/Kapito Harri 30.

Gazteak: Antton Telletchea, Baptiste Bounine, Julian Juantorena 40/Goizeko Izarra 20.

Gaztetxoak B: Xan Trounday, Gabriel Massias, Freddy Ernaga Aurnague 40/Luzean 30.

Goresmenak deneri.

Herriko bestak

Agorrilaren 2tik 6ra (ortziraletik asteartera):

- Ortziralez, trinketean, pintxo gaualdi alaitua.

- Ibiakoitzez, Islan merkatua, bazkaria, arratsalde apalez elkarteen zintzur bustitzea, gauaz kontzertuak.

- Igandez, Arrolaren desfilea, presoen aldeko bazkaria Bixentainean, plazan arratsaldez Joko olinpikoak, Kiki Bordatxo, gauaz su ziriak, Holako De Luxe.

- Astelehenez, elizako plazan, esku huska partidak, herritarren bazkaria, gaualdia “Den bezala” ostatuan kontzertuekin.

- Asteartez, luze eta Joko Garbi partidak, gaualdia Bixentainian.

Xehetasun guziak besta komiteak etxeetara igorri dituen liburuxketan.

Agian, argazkian agertzen diren Maialen eta Xilbi baigorriar musikariek ez dituzte heien soinu tresnak aterbetu beharko.

Zirkulazio trabak

Herriko besten karietara, karrika nagusian zeharkatzea debekatua izanen da pilota plazaren heinean agorrilaren 4tik 5era (ibiakoitzeko 8:00tatik igandeko 8:00ak arte), eta agorrilaren 6an (asteartea, 8:00tatik 20:00ak arte).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/08/01

Bakantza on deneri!

Ainhoa Etchenique

Euskal Herriak urtero turista anitz erakartzen ditu. Aurten ere, gure bideetan kanpotar matrikulak ezker-eskuin ikusten dira. Errexki asma daiteke gure aitzinean turista bat badela, bere bidea atzematen ez duenez edo 80 kilometro ordura mugatua den bide batean 50era joatea irringarriagoa dela atzematen duenez, auto lerro alimaleak sortzen baititu. Erran behar da arrunt kakingarriak direla!

Iazko abuztuan, 3.507.000 bisitari izan ziren Ipar Euskal Herrian. Frantziatik heldu direnen bisitarien %100a hartzean, %10a Parisetik etorri da, %7a Girondatik eta %6a Hauts-de-Seine-tik. Atzerriko bisitarien %100a hartuz, %12a Erresuma Batuetatik etorri da, %15a Alemaniatik eta %29a Espainiatik.

Iazko irailean ere turismoak azkarki segitu du, 1.920.000 bisitari izan baitira. Orotara, 2023. urtean, 16.781.000 bisitari inguru zenbatu dira. Horietan, %80a Frantzia estatutik etorri da.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016