Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Urriaren 31a
Mus txapelketa
Garaziko gaztetxeak mus txapelketa antolatzen du, azaroaren lehena aitzin izena eman behar da.
Parte hartzeko bikote taldea osatu behar da eta maila igorri izena eta telefono zenbakiarekin, gaga.mustxapelketa@gmail.com helbidera.
Gaztetxeak multzoak zortean tiratuko ditu eta kontra aritu beharko diren pertsonen kontaktuak emanen ditu. Gero pare bakoitzari izanen da harremanetan sartzea eta partiden antolatzea.
Partidak 40 puntuko 3 mantxetan jokatu beharko dira eta emaitzak mailez igorri beharko dira, Gaztetxeak segipena egin dezan. Xehetasun gehiago behar bada deitu Kattin 06-74-41-93-64.











