Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Urriaren 31a

Elizaberri - Raquetball - Adinekoentzat oparia - Hazparnen erosi - Irakurketa antzeztua - Tindu erakusketa

Ostatuko langileak
Ostatuko%20langileak

Elizaberrin: zaharra berri!

"Moustache" deitzen zen Elizaberrin ostatua atxiki zuen azken ostalerra. Hark utzi zuelarik gazte elkartea sortu zen toki horren dinamika atxiki nahian. Bainan ez zuten lortu.

Berriki bost bikote elkartu dira ostatu horren erosteko eta arraberritzeko. T3 heineko apartamendu bat egin da gainean, arteko mailan lau ganbaretako koloka eta azpian ostatua da.

Hara nor diren bikote horiek: Maritxu eta Christophe Duclau, Véronique eta Jean Christophe Labat Garai, Marianne Sallagoiti eta David Noblia, Maider Sallagoiti eta Samuel Biscay, Vanessa Bergeret eta Bixente Lohiague.

Haur denborako oroitzapenetan Elizaberri auzo erne eta bizia zaukaten eta ez zela gehiago elkartzeko gunerik ikusita, bildu eta apailatu dira: SCI bat muntatu dute. Ostatuaz gain racquetball-eko bi gela badira eta padel gune bat kanpoan.

130 pertsonek parte hartu dute Elizaberriko Etxeberria deitu duten etxe horren arraberritzen.

Eva Jaurena eta Alex Mahood dira koziner eta ostalari. Ostatua eguerditan idekia da asteazkenetik igandera eta arratsetan asteazkenetik larunbatera.

Raquetball zoingehiagoka

Proiektu ausart horri beste bat juntatu zaio berehala: Armand David lizeoko gazte batzuek proiektu bat eraiki dute kirolaren inguruan hiru helbururekin: raquetball-a ezagutaraztea, Elizaberriko Etxeberria biziaraztea eta jendeen arteko harremanak bultzatzea. Zoingehiagoka hori 18 urtetarik 60 urte arte dutenei idekia da, abenduaren 4tik 12ra iraganen da.

Adinekoentzat oparia

Eguberri kari, Herriko Sozial Zentroak proposamen hau egiten die adinekoeri(75 urtetik goiti dutenei): edo Eguberriko paketa bat ukaiten dute pesten garaian edo bazkari bat eskainia zaie, 2025. urtean eginen dena.

Paperik ez bada etxera ukan, erantzuna jakinarazi behar da Elgar Zentrora deituz (05-59-70-29-07), urriaren 31 aitzin.

Hazparnen erosi

Komertsant eta Ofizialeen elkartea Herriko Etxearekin uztartzen da aurten ere Eguberriko erosketak Hazparnen egitea bultzatzeko. Hara printzipioa: 10 eurotatik 20 eurotaraino balio duen txekea egin eta doblearen heina balio duen beste txeke bat ukaiten da! Txeke horiek Postako zalditegi ohian eskura daitezke ondoko egunetan: azaroaren 2a larunbata (09:30-12:30); 4a astelehena (10:00-18:30); 5a asteartea (14:00-18:30)eta 6a asteazkena (09:30-12:30).

Irakurketa antzeztua

Azaroaren 2an (10:30) Pierre Espil mediatekan, Musik'Haria konpainiak (Naia Robles Aranguiz) Papogorri ikusgarria eskainiko die 1 eta 7 urte arteko haurrei. Erreserbatu behar da tokiak mugatuak direlako.

Tindu erakusketa

Gehiago aurkezte beharrik ez den Irkus Robles artistaren tinduak ikusten ahalko dira Choribit gelan azaroaren 4tik 11ra iraganen den erakusketan. Artistak bere azken obrak erakutsiko ditu: Euskal Herriak, itsaso edo barnealdeko mendi guneek inspiratzen dute aspalditik. Bere obra errealista eta post inpresionista bezala ekarria da. Erakusketa idekia izanen da astearte, larunbat eta igande goizetan (10:00-12:00) eta astelehen eta larunbat arratsaldetan (14:30-18:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016