Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Agorrilaren 01a

Euri-urak biltzeko gaitzeko zuharra

100 metro kuboko euri-ura biltzeko zuharra
100%20metro%20kuboko%20euri-ura%20biltzeko%20zuharra

Herriak euri-urak biltzeko zuharra eskuratu du joan den astean. 100 metro kubo euri-ur bilduak izanen dira herriko zentro teknikoko teilatutik eta kirol zelaian sortu arroilatik. Horri esker, berdeguneak ureztatzen ahalko dira, herria garbitu eta sustut edateko ura guttiago xahutu! Urraspide hau behar-beharrezkoak diren natura-baliabideak, hala nola ura babesteko xedearen haritik doa.

Ontzia lurperatua eta konektatua izanen da hurrengo asteetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3759. zbk

Gure Hitza | 2024/08/01

Bakantza on deneri!

Ainhoa Etchenique

Euskal Herriak urtero turista anitz erakartzen ditu. Aurten ere, gure bideetan kanpotar matrikulak ezker-eskuin ikusten dira. Errexki asma daiteke gure aitzinean turista bat badela, bere bidea atzematen ez duenez edo 80 kilometro ordura mugatua den bide batean 50era joatea irringarriagoa dela atzematen duenez, auto lerro alimaleak sortzen baititu. Erran behar da arrunt kakingarriak direla!

Iazko abuztuan, 3.507.000 bisitari izan ziren Ipar Euskal Herrian. Frantziatik heldu direnen bisitarien %100a hartzean, %10a Parisetik etorri da, %7a Girondatik eta %6a Hauts-de-Seine-tik. Atzerriko bisitarien %100a hartuz, %12a Erresuma Batuetatik etorri da, %15a Alemaniatik eta %29a Espainiatik.

Iazko irailean ere turismoak azkarki segitu du, 1.920.000 bisitari izan baitira. Orotara, 2023. urtean, 16.781.000 bisitari inguru zenbatu dira. Horietan, %80a Frantzia estatutik etorri da.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016