Mundu zabalean | 2025eko Otsailaren 13a

Nazioartea Alemaniari begira

M.O.

Berlinen eskuin muturraren kontrako manifestazioa
Berlinen%20eskuin%20muturraren%20kontrako%20manifestazioa

Alemaniako hauteskunde federalak otsailaren 23an iraganen dira, legebiltzarra eta gobernamendua arraberrituak izanen dira. Gobernuko krisi politiko baten ondorioz koalizioa hautsi da, hauteskundeak aitzinatuak izan dira.

Gobernantza arraberrituko

Alemania 84 milioi herritar baino gehiago duen estatua da, Europar Batasuneko populatuena. Deszentralizatua eta federala, Alemaniak milioi bat herritar baino gehiagoko lau metropolia ditu: Berlingo hiriburua, Hanburgo, Munich eta Kolonia. Bundestag parlamenturako eta Länder eskualde-estatuetarako hautetsiak bozkatuko dira. Hauteskunde egunean, boto-emaile bakoitzak bi aldiz bozkatu beharko du. Lehenik bere bozka-eremuko hautagai baten alde eta bigarrenik estatu federatuarentzat. Alemaniarrek 630 deputatu hautatu beharko dituzte, lau urteko mandatua dute.

Alemania 2021etik, sozialdemokraten (SPD), demokrata liberalen (FDP) eta Berdeen koalizioak gobernatzen zuen, koalizioa joan den azaroaren 6an hautsi da.

Europan eta nazioartean indartsu

Alemaniak munduko hirugarren ekonomiarik handiena du eta Europako lehena da. Berrikuntzan eta goi-teknologian aktore garrantzitsua da. Europan duen posizio zentrala eta industrien azpiegituren kalitatea dela eta, funtsezko esportaziorako helmuga bihurtu da, nazioarteko merkatuetan sartzeko ahalak baditu. Industria sailean lau sektore nagusitan indartsu da: automobilgintzan, eraikuntza mekanikoan, industria kimikoan eta industria elektrikoan. Alemania ere egoera politiko zailean da, buxeta ez segurua, arrisku geopolitikoak, energiaren kostu emendatzeak eta automobilaren sektorearen ahultzeak markatua. Inbertitzaileek alemaniar estatuaren bilakaera politikoa hurbiletik segitzen dute.

Hauteskundeen erronka

AfD eskuin muturreko alderdiak, otsailaren 23ko hauteskunde federaletan emaitza handia lortu lezake. CDU (Kristau Demokraten Batasunak) faborito izaiten jarraitzen du, arriskua bada bien artean koalizioa osatzea.

Inkesten arabera, Friedrich Merz CDU alderdiaren hautagaia nagusituko litzateke, botoen %30arekin. AfD alderdi ultra eskuindarra, Alice Weidel buru duena, bigarren postuan litzateke, SPD alderdi sozialdemokrata ondotik agertzen da %16ko emaitzarekin. Berdeek botoen %12a eskuratuko lukete eta Bündnis Deutschland zentro ezkerreko alderdiak %7a.FDP eta Die Linke ezkerreko beste bi alderdiek botoen %5a baino gutiago lortu lezakete, parlamentuan ordezkaririk ez dute ukanen.

Eskuin muturra: mamu beltza

Alice Weidel AfD eskuin muturreko alderdiaren hautagaiak immigrazioaren eta islamaren kontra hitz gogorrak erabili ditu. Ordezkatzen duen alderdia beroketa klimatikoaren teoriaren kontra da. Alemania Europar Batasunetik ateratzearen alde agertzen da eta Deutsche Mark moneta berriz plantan jarri nahi du. AfD arrakasta biltzen ari den alderdia da, inkesten arabera botoen %20a baino gehiago lortu lezake. Alderdia ez da sekulan hain indartsua izan.

Parlamenturako hauteskundeak baino aste batzuk lehenago, CDU kontserbadoreak eta AfD eskuin muturreko alderdiak elkarrekin bozkatu dute migrazio politika gogortzeko mozio baten alde. Halere, giro politiko tirabiratsuan, deputatu alemaniarrek immigrazioa murrizteko lege proiektua baztertu zuten. Bi alderdien arteko hurbilketak bazterrak inarrosi ditu, alemaniar mugimendu eta alderdi politiko batzuk iharduki dute.

Eskuin muturraren kontrako mobilizazioak

Alemaniako eskuinaren eta eskuin muturraren arteko hurbilketaren kontra, berrikitan Alemania osoan manifestazio jendetsuak iragan dira, 160.000 pertsona poliziaren arabera eta 250.000 antolatzaileen arabera. Agertu den mezuetan besteak beste irakurtzen ahal zen: "Badakigu 1933an zer gertatu zen", "Deabruarekin egin itunaren kontra".

Bestalde, Elon Musk amerikar ministro berriak AfD eskuin muturreko alderdi alemaniarrari ekarri duen babesak, bazterrak sumindu ditu. Alemaniatik harat ihardukitzeak izan dira.

Otsailaren 23an Alemanian iraganen diren hauteskundeen emaitzek segur estatu guzietan ondorioak ukan lezaketela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2025/04/24

160 milioi haur lan bortxatuaren biktimak

M.O.

Haurrak Afrika Erdiko Errepublikako urre-meatze batean lanean
Haurrak%20Afrika%20Erdiko%20Errepublikako%20urre-meatze%20batean%20lanean

Mundu osoan, milioika haur, lan egitera behartuak dira, eskoletarik urrun izaiteaz gain, beren osasuna arriskuan ezarria da. Gobernuz Kanpoko Erakunde anitzek haurren eskubideen urraketa larri hori salatzen dute, egoera horren kontra borrokatzen dira, laguntza humanitarioa ekarriz.

Irakurri segida

3783. zbk

Azalekoa | 2025/04/24

"Era egin, era berri baten egile"

A.E.

Era%20egin_%20era%20berri%20baten%20egile

Aiherrako "Mugan" aktibitate gunean kokatua den Eragin fabrikak 2 urte bete ditu aurtengo apirilean. Horren karira, "Abarratia Fest" deitu besta antolatuko da maiatzaren 16an. Xalbat Seosse Oxarangok enpresa hori 2019an erosi zuen "Elikatxo" izenburuarekin, garaian Bardozen inbertitu zuena. Gehiago ikasteko azken hunekin bildu gira.

Garatuz joan den proiektua

Xalbat Seosse Oxarango aihertarrak 35 urte ditu. Bere lan proiektua 2013an abiatu zuen, lehenik Baionako "Egarri" enpresan arizan da, euskal edari originalak sortu, ekoiztu eta banatzen dituena. Horren ondotik, "Kupela" sagarno marka sortu zuen, Astigarragan ekoiztua dena. Beste edari mota batzuk egiteko galdea ukanik, produkzioa garatzen joan zen, besteak beste "Loreak" spritz edaria, "Arima" dute hotza edota "Abarratia" baita "Balea" garagarnoa ekoizten hasiz.

2015ean, "Elikatxo" ekoizpen tailerra sortu zen Bardozen, bertako bi ingeniariri esker. Lehen fruitu jus ekoizpenak egin ziren "Pressoir du Pays Basque" markarekin eta "Euskola" Euskal Herriko koka kolaren abiatzea izan zen. Xalbat Seosse Oxarangok "Elikatxo" enpresa hori erosteko aukera ukan zuen.

2019an BIO agiriaren lorpena ukan eta, aktibitatea azkartu zen Euskal Herrian, bertako laborari eta arbolzaintzariekilan engaiatuz. 2020an, inbertitze handia egin zen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016