Gure Hitza | 2026ko Otsailaren 12a

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko, psikiko eta kognitiboak eraginez. Besteak beste, ikusmen-nekea, lepoko minak eta muskulu-hezurretako nahasmenduak, loaren asaldurak, sedentarismo handiagoa, arreta eta kontzentrazioaren murrizketa, estresa, antsietatea eta autoestimuan arazoak, emozioen kudeaketan zailtasunak, familia-harremanetatik urruntzea, eskola-motibazioaren beherakada, jarduera ez-digitalekilako interesa galtzea,…

Pantailek guhaur kaltetzeaz gain, jendartean ere eragina dute.

Adibidez, biziki zabaldua den ideia da sare sozialek eskuin muturreko diskurtsoen eta ideien hedapena errexten dutela. Rassemblement Nationalen (RN) eta Jordan Bardellaren arrakasta izigarriak, azken Europako hauteskundeetan agerian uzten dute sare sozialek kanpaina batean duten garrantzia. Eskuin muturreko alderdiaren presidentea izan da hautagai frantsesen artean segitzaile gehien ukan dituena plataforma desberdinetan, hala nola Tik Token (1,5 milioi) edo Instagramen (634.000). Bardellak eguneroko jarduera arruntetan jarri du bere burua eszenan (garagarno bat edaten, gozokiak jaten, etab.). Horri esker, harreman soziala sortu ahal ukan du hautesleekin. Eduki mota horrek bereziki 18-24 urteko gazteak erakartzen ditu, eta hori bozetan islatu da: Europako hauteskundeetan, RNek 25 urtetik beherakoen boza gehienak lortu ditu.

Hori guzia aipaturik, sare sozialen erabileraren mugatzea gazteenen babeserako neurri garrantzitsua izan daiteke, baina ez da aski. Pantailen gehiegizko erabilerak osasunean eta jendartean dituen ondorioek erakusten dute arazoa orokorra dela. Arriskuak ez dira soilik indibidualak izanen, baizik eta demokraziaren eta bizikidetza sozialaren heinekoak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3821. zbk

Gure Hitza | 2026/02/12

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016