Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Otsailaren 12a

Bertso afaria - Kontzertua - Hitzaldia - Animazioak Euskal Museoan - Euskara ikastaldia - Ihauteriak

Thierry Truffaut
Thierry%20Truffaut

Bertso afaria

Joan den astean aipatu bezala, oroitu bertsu afaria iraganen dela otsailaren 13an, Or Konponen. Gure Irratiaren alde, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izanen dira bertsulariak. Sartzeak 25 euro kostako du, 30 euro irratia laguntzeko. Harremanentzat: 05-59-59-30-01.

Kontzertua

Otsailaren 14an (19:00), Galder taldea Kalostrapen ariko da. Sartzea urririk.

Hitzaldia

Otsailaren 14an (17:00), Thierry Truffaut “Inauterietako ezkongaiak” gaiaren inguruan solastatzera etorriko da herri barneko mediatekara. “Lehengo denboretan, Europa guzian, baina ere Gaskoinian eta Euskal Herrian, gehien bat neguan ezkontzea ohitura izan zenak, inauterietako hainbat tradizio eta praktika sortzea ekarri zuen, anitzetan parodiakoak, zoriontasuna eta ugalkortasuna ekartzea helburu zutenak”.

Frantsesez eta urririk.

Animazioak Euskal Museoan

Hainbat animazio antolatuak ditu Euskal Museoak.

Otsailaren 14an (14:00-17:00), 7 urtetik goitiko haurrak heldu batekin gomit dira: “Zamaltzainak bere osagarriak galdu ditu eta maskaradara joan behar... Lagunduko duzu dena biltzera?”. Euskaraz eta frantsesez, urririk izanen da izena aitzinetik emanez: 05-59-59-08-98.

Bestalde, biharamunean (15:00), bilduma iraunkorraren bisita euskaraz iraganen da.

Otsailaren 18an berriz (14:00), Xiberoko ihauteriak ezagutu eta ondotik koha baten sorkuntza (dantzariaren kapelu apaindua) eginen da. 5 urtetik gorakoei zuzendua zaie, 6 eurotan.

Otsailaren 19an (18:00), museoko objektuen bidez, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzeko parada izanen da, 8 urtetik gorako haurrentzat baita helduentzat ere, urririk.

Euskara ikastaldia

Otsailaren 16tik 20ra iraganen da (9:00-13:00/14:00-17:00), 35 orenez maila guzientzat. Xehetasunentzat: 06-03-20-50-10.

Ihauteriak

Otsailaren 21ean iraganen dira Patxa plazan, Baionako ikastolak eta eskola elebidunak antolaturik. Egitarauan Zirtzil tailerra, dantzak, musikak, kantuak, krakada,…

Bestalde, Züzülün pintxo eta euskaraokea antolatua izanen da (18:00-22:00). Ihauteri on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3821. zbk

Gure Hitza | 2026/02/12

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016