Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Otsailaren 12a
Urtarrileko sortze eta heriotzeak - Bernard Elhorga berriz abian - “Sorgina, banaiz” dokumentala - Dantza eta musika igandean - Mutxikoak igandean - Pilotari so
Urtarrileko sortze eta heriotzeak
Horra zer seinalatua izan zaukun Herriko Etxetik. Sortze batbaizik ez: Renaud Gaspard. Heriotzetan: Lode Joseph 93 urte, Lesca Ezpeleta Francisco 78 urte, Ibarbide Xan 92 urte, Friard Maurice 68 urte, Ritz Christa 82 urte eta de Gaigneron Jollimon de Marolles Jean 87 urterekin. Dolumin beroenak heriotze hauek hunkitzen dituen familia eta adixkideei.
Bernard Elhorga berriz abian
Gaurko auzapezak adierazi du bigarren agintaldiari buruz joan nahi duela. “Agir pour St Pée” taldearen osatzeko, 7 kide berri sartu dira. Kolore politikoez kanpo, beharrena zaio denak elkar engaia diten herriaren alde.Hiru lema nabaritu ditu, hauetan finantzak, etxe-bizitza eta seguritatea.Xehetasunetan sartu gabe, programaren berri ukanen baitugu segurki, azpimarratu du 2026. urtea zinez larria eta erabakigarria izanen dela. 2027 eta 2028 urteak arnasa hartzekoak baldin badira ere, ekonomiek aginduko dute datorren mandatua.
“Sorgina, banaiz” dokumentala
Azkeneko berrietan, otsailaren 14an iragan beharra zena, ezeztatua izan da.
Dantza eta musika igandean
“Txitxioka” obra, dantza eta musikaren bitartez, goxoki ibiltzeko gomita da, kontenplazioa ideki dadin. Begietatik mugatuak diren ikusleei bideratua den lan artistikoa eskainia da. Otsailaren 15ean (16:30), Larreko kulturgunean, sartzea urririk erreserba eginez gero: culture.associations@senpere64.fr. Antolatzaile lanetan Elirale-Pantxika Telleria konpainia, Euskal Elkargoa eta Herriko Etxea.
Mutxikoak igandean
Hilabetero egiten den bezala, modu guzietako dantzariak bilduko dira Xan Ithourria plazan ohiko mutxikoen dantzatzeko, otsailaren 15ean (11:00-12:30).
Pilotari so
Egun hauetan final asko jokatu dituzte gure pilotariek, modu desberdinetan eta emaitza borobilak lortu. Joko garbin, Euskal Herriko txapelketan A mailan: M14 Kimuak: Gilen Iciaga eta Odei Larreboure-Bonnet irabazdun 40/39 Kapito Harriren kontra. M16 Gaztetxoak: Matiu Hacala eta Oihan Iciaga galtzaile 19/40 Hardoytarren aurka. 2. mailan: Fredo Carricaburu eta Dominique Jaureguiberry garaile 40/33 hiriburutarren aurka. B mailan M14 Gaztetxoak: Ukain Echeverria eta Luken Trounday irabazle 40/21 kanboarren kontra. Paleta goma betean Frantziako txapelketan, A mailan: Marie Goyenetche eta Ania Oronoz galtzaile 16/40 arbonarren kontra. Esku-huska Euskal Herriko txapelketan M12, Umetxoak: Gilen Iciaga eta Unai Jauregui irabazdun 40/37 ezpeletarren aurka. M19, Gazteak: Gilen Doyhenard-Hirigoyen eta Julen Haroçarene garaile 40/34 Mauleren kontra. Aste hondar huntan, Frantziaren kontuko esku-huskako txapelketan, 3 finaletan parte hartuko dute gure pilotariek, umetxoetan Gilen Iciaga/Unai Jauregui Napurraken kontra, gaztetxoetan Jokin Jauregui eta Oihan Carrere Baigorriren kontra eta gazteen mailan Gilen Doyenard-Hirigoyen eta Julen Haroçarene Zuraideren aurka. Hiru txapelen irabazteko parada badute, ea jarraitzaile anitz joanen zareten zuen sustengoa ekartzera? Zinez pozez betetzeko berriak ditugu, txalotzekoak dira jokolari eta arduradunak.











