Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Otsailaren 12a

Erretreta - Ihauteriak - Pilota - Errugbia

Pascal loreekin
Pascal%20loreekin

Erretreta

Agiantzen eguna baliatu da Pascal Lagoute erretreta partiada ohoratzeko. 33 urtez lan egin du haurreri kirola eginarazten baita ere igeri egiten erakusten, heldueri ere. Auzapezak eskerrak egin diozka bere lanarentzat eta opariak eman. Idoiak ere opari bat egin dio, herriko enplegatuen partez. Pascalek eskertu ditu herria eta bere laneko lagunak, izigarri kontent dela erran du, ez duelako istripurik ukan. Igeri erakusle gisa, 35 urtez bazituen bi sasoin eginak igerilekuan, herriko enplegatu sartu aitzin. Suerte on zuri Pascal eta erretreta on osasunean zure familiarekin.

Ihauteriak

Otsailaren 14an larunbatarekin, gazteria ibiliko da auzoetako etxetan musikarekin, zuen borondate onaren biltzen. Igandean goizean eginen dute desfilea (11:00) gaztetxetik plazara, eta hor izanen dira dantzak Zazpiak Bat taldearekin, eta gero jendea Zanpantzarren inguruan elkartuko da, jujatu eta erretzeko.

Pilota

Esku-huska trinketean buruz-buruka: 2. mailan: Etxeberri Pacheco Manex irabazle 40-23 Zaharrer Segiren kontra. Iribarren Unai irabazle 40-18 Irisarriren kontra. Lecuona Aritz irabazle 40-19 Noizbait-en kontra. 3. mailan: Zozaya Eñaut galtzaile 21-40 Zaharrer Segiren kontra. 4. mailan: Elizalde Lauran galtzaile 18-40 Errenteriaren kontra. Etxabide Olazabal Beñat galtzaile 00-40 Goizeko Izarraren kontra. Iribarren Oihan galtzaile 01-40 Noizbait-en kontra.

Errugbia

Sarak irabazi du 29-00 Narrosen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3821. zbk

Gure Hitza | 2026/02/12

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016