Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Otsailaren 12a

"Parcoursup" urraspidea - Odol emaiteak - Ihauteriak

"Parcoursup" urraspidea

Herriko Etxeak bi permanentzia proposatzen ditu "Parcoursup" urraspidea egiten laguntzeko: bi ostiral arratsaldez, otsailaren 13 eta 20an (14:00-17:00), Herriko Etxean berean. Urririk eta izena eman gabe. Behar izanez gero, ordenagailua ekarri.

Odol emaiteak

Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez heldu den astean, otsailaren 16eta 17an, astelehen eta asteartez (15:30-19:00), Sanoki gelan. Izen emaiteak: dondesang.efs.sante.fr.

Ihauteriak

Ihauteriak duela bi asteburu iragan dira jada, eta huna hirugarren eta azkena izanen dela asteburu huntan, larunbat huntan, otsailaren 14an, 9:00etan abiaturik, Kaskarotek auzo hauek kurrituko dituzte: Larraldea - Hiriberria - Plaza berri - Herriko Etxeko inguruak - Karrika nagusia - Plaza.

19:30etarik goiti, Atharrin da hitzordua! Hor izanen da dantza ikusgarria, Zanpantzarren auzia, txaranga eta ondotik kontzertuak Goxokin. Eta holaxe hetsiko da aurtengo ihauteri aldia!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3821. zbk

Gure Hitza | 2026/02/12

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016