Herriz Herri - Lasa (NB) | 2026ko Otsailaren 12a
Heriotze
Urteko lehen hilabetea bururatu dugu Justin Sallatoren ehorzketekin. Domintxainen sortua zen duela 92 urte. Lasan esposatua zen Graxana Guezanburu Karrikaburuko alabarekin. Zorigaitzez ez zuten bizitza luzea ereman elgarrekin, Graxana zendu baitzen 1992an, 53 urte zituelarik. Parisen ereman zuten bizia, Justin hotel handi batean langileen buruzagi izanez. Aljeriako gerlari ohia ere zen. Lasan iraganik elizako zeremoniak, errausturik ezarria izan da emaztea dagoen hilobian. Doluminak semeari, hurbilekoeri, Beñat eta Kattalin koinateri eta jendakia guziari.










