Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
Zulueta eta Enparantza abokatuak presondegi zigorpean
I.M.
Espainiako Auzitegi Gorenak Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak preso sartzeko Auzitegi Nazionalaren agindua berretsi du, zazpi urte eta erdi eta lau urteko zigorra betetzeko, hurrenez hurren. Auzitegi Nazionalak hamar egun natural eman dizkie eta ohartarazi, behin irmo deklaratu ondoan epaia betearazten duen deliberoa betetzen ez bada, bilatzeko eta atxilotzeko aginduak emanen direla, preso sartzeko. Zuluetaren eta Enparantzaren defentsak helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean, baina horrek ez du kartzela-agindua geldiaraziko.











