Han eta Hemen | 2026ko Otsailaren 12a

AFOMEF europar proiektuak

AFOMEF 2026ren aurkezpena Ficoban (Arg: Euroeskualdea)
AFOMEF%202026ren%20aurkezpena%20Ficoban%20(Arg:%20Euroeskualdea)

Urtarrilaren 30ean, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko mugaz gaindiko lankidetzan diren Europako sei proiektu estrategikoak abiarazteko ekitaldia egin zen Iruneko Ficoban. Bertan, AFOMEFeko (Mendebaldeko Eremu Funtzionala) gobernantzako ordezkari instituzionalak, POCTEFA programaren arduradunak, Europako Batzordeko adituak, proiektuak zuzentzen eta gauzatzen dituzten talde teknikoak, tokiko erakundeak eta mugaz gaindiko lankidetzaren funtsezko eragileak elkartu ziren.

AFOMEF

AFOMEF esparruan, Lanean, Hezhi, Mugaziklo, Transfermugi, Eusguneak eta Sarebide ekimenek 2029 arte herritarren eguneroko bizitzan eragin zuzena ukanen duten ekintza zehatzak sustatuko dituzte enpleguan, mugikortasunean eta eleaniztasunean.

Horri esker, mugaren bi aldeetan lan egitea, ikastea edo mugitzeko aukera anitzez errexagoa izanen da etorkizunean.

Proiektuek kasik 23 milioi euroko inbertsioa biltzen dute mugaz gaindiko lurraldean, horietatik 14,8 milioi FEDER funtsetatik heldu da, INTERREG POCTEFA programaren bidez. Lurraldeek dituzten erronka komun nagusiei aurre egitea da xedea, baita Europako jarduera herritarrengana hurbiltzea ere, oztopo administratibo eta praktikoak kenduz, muga-efektua murriztuz eta jendarte eta lurralde kohesioa indartuz.

Sei proiektuak

Sei proiektuk erakusten dute mugaz gaindiko lankidetza tresna eraginkorra dela lurraldearen eraldaketan, ikuspegi berritzailea eta emaitza zehatzak uztarturik. Enpleguaren arloan, Lanean proiektuak mugaren bi aldeetan lan aukerak eskuratzeko dauden zailtasunei aurre egiten die, lan merkatuaren arteko loturak indartuz. Mugikortasunari dagokionez, Transfermugi egitasmoak mugaz gaindiko joan-etorri errexagoak, irisgarriagoak eta jasangarriagoak izatea du helburu. Mugaziklo, mugikortasun-eredu jasangarri, inter konektatu eta multimodala sustatzen ari da, bizikleta eguneroko garraiobide gisa kokatuz.

Hezkuntza eta hizkuntzen esparruan, Hezhi proiektuak eleaniztasuna bultzatzen du tokiko hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan, Euskadi, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako komunitateen arteko hizkuntza oztopoak murrizteko asmoz. Komunikazioaren alorrean, Sarebidek euskarazko hedabideetan diren hizkuntza mugak gainditzea du xede. Azkenik, Eusguneak proiektuak euskararen erabilera eta ezagutza sendotzen ditu, mugaz gaindiko lankidetza sare baten bidez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2026/02/12

Har(H)itza zikloa

Har(H)itza zikloaren aurkezpena Baionan
Har(H)itza%20zikloaren%20aurkezpena%20Baionan

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Seaskak heldu den urtean euskal baxoa egiteko “Har(H)itza” zikloa sortu dutela jakinarazi dute Baionan eman prentsaurrekoan. Bertan, Sophie Layus Seaskako lehendakariak, Ane Sarasua Aranberri UEUko Idazkari Nagusiak, Egoitz Urrutikoetxea Seaskako hezkuntza zuzendariak eta Oihana Galé Zamponi UEUko Ipar Euskal Herriko arduradunak parte hartu zuten.

Irakurri segida

3821. zbk

Gure Hitza | 2026/02/12

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016