Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Otsailaren 12a
Hitzaldia - Erakusketa
Hitzaldia
Otsailaren 14an (10:00), Beñat Zintzo-Garmendia “Zugarramurdiko "sorgin" ihiziaren historia (1609–1614)” gaiaren inguruan mintzatzera etorriko da Asporotsttipira. Mintzaldia bideo proiekzio batez lagundua izanen da. Frantsesez izanen da.
Erakusketa
Otsailaren 4tik 21era, “12zm” erakusketaren 30. edizioa iragaten ari da, artisten arteko trago baten inguruan sorturiko erronka, etengabe handituz joan dena. Erakusketa Pasaian, Hendaian eta Arguedasen da. Erakusketa idekia, itxura anitzekoa eta jostagarria da, mota anitzeko teknikak eta arloak biltzen dituena (margolaritza, zizelkaritza, argazkilaritza, bideogintza), dena formatu ttipian baina kalitate handikoa.
Aurten, bide desberdinetatik datozen 250 artista inguruk sorturiko 500 obra baino gehiago erakutsiak dira.











