Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Otsailaren 12a

Joana Haltzuetek arraunketa utzi du - Sokorri eta Mendi Bixtako proiektuak - Lan foroa - Afari kontzertuak Xaian - Hitzaldia Herriko Etxean - Ibilaldi gidatua - Pilota txapelketa

Joana Haltzuet (Arg: Gorka Rubio)
Joana%20Haltzuet%20(Arg:%20Gorka%20Rubio)

Joana Haltzuetek arraunketa utzi du

Uhain eta arraunen artean hazi da Joana Haltzuet urruñarra. Haurra zela eman zuen izena Donibane Lohizuneko Ur Joko arraun elkartean, eta helduarora iragaitean bateletatik trainerura egin zuen jauzi; lehenik Lapurdiko Arraun Taldean, eta ondotik Gipuzkoako taldeetan. Lehenik, Hernaniko Arraun Elkartean ari izan zen, urtebetez, arraunlari gisa; gerora Donostiako Arraun Lagunak elkartera pasatu zen et hor hiru urte egin ditu, bi arraunlari gisa eta azkena patroi moduan. Azken elkarte horretan zela, 2025ean, Euskotren Liga eta Kontxako bandera irabazi zituzten. Azken sariaren kari, Kontxako Banderako patroi hoberenaren saria jaso zuen urruñarrak. Orain, arraunketan zortzi urte egin ondoren, kirol hau uzteko deliberoa hartu du. Milesker, Joana, euskal estropadari eman diozun bultzadagatik.

Sokorri eta Mendi Bixtako proiektuak

Herri gunetik oso hurbil, Bizitegien Langile Batzordeak Sokorri-Mendi Bixta eremua izeneko egitasmoa kudeatzen du. Bizitegien Langile Batzordeak Sokorriko Amaren karrikan 1,26 hektareako etxea erosi zuen. 2025eko udaberrian, bideragarritasun ikerketaren emaitzak aurkeztu zitzaizkien auzoko biztanleei eta orduz geroztik egin dituzten ekarpenak kontuan hartu dira. 68 etxebizitza eraikiko dira bertan, hala nola, 6 eraikin kolektibotan alokairu sozialeko 27 etxebizitza eta inguruetan, arrazoizko prezioetan eskuragarriak izanen diren beste 42 etxebizitza gehiago ere. Horrez gain, oinezko bide bat eta zuhaitzak ukanen dituen parke bat egiteko asmoa dute. Lanak abiatu bitartean, horko berdegunea Ama Sortzez Garbia eskolaren esku utziko dute.

Lan foroa

Otsailaren 19an, ostegunarekin, eta Urruñako Enpresen Elkarguneak antolaturik, lan foroa izanen da herriko kiroldegian (9:00-12:30). 10:30etatik aitzina enpresarien arteko III. topaketak eginen dituzte. Egitaraua: lanbide eta ofizialegoaren ganbaren mintzaldia eta mahai-ingurua. Parte hartzaileek birmoldatze profesionala, formakuntzak eta garapen gaitasuna aipatuko dituzte (9:00-10:00). Horren ondotik (10:00-12:30), Urruñako eragile ekonomikoekinharreman zuzenak izateko abagune ezin hobea.

Afari kontzertuak Xaian

Martxoaren 6an, ostiralez, eta Iparra-Hegoaren egitarauaren barruan, Ekilore talde urruñarrak kontzertua emanen du Pausuko Xaia ostatuan (20:00), 30 eurotan. Martxoaren 21ean, ostiralez (20:00), eta Korrika kulturalaren barruan, Zeltiar Gaua izanen da Xaian, Tasers taldearekin. Prezioa: 30 euro. Antolatzailea: Bakalau elkartea. Erreserbak egiteko: 05-47-75-07-02.

Hitzaldia Herriko Etxean

Herrikoemazteen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko batzordeak Idoia Rodriguez Mondragonen hitzaldia antolatu du otsailaren 12rako, ostegunarekin (18:30), Herriko Etxeko ganbera nagusian. Idoia Rodriguez Mondragon, ingeniaritza pedagogikoan aholkularia da,genero estereotipoetan aditua, hizlaria eta idazlea. Hitzaldiaren gaia "Maitasuna kontatu: irudimena eta ondare kulturala" izanen da. Deneri irekia eta sarrera doan.

Ibilaldi gidatuak

Hilaren 12an eta 17an, eta turismo bulegoak antolaturik, ibilaldi gidatuak izanen dira Ibardingo lepotik hasita, eta sasi-mugari jarraituz, mugarriz mugarri. Bilkura tokia: turismo bulego aitzinean (9:00). Norberak bere jan-edatekoak eraman behar ditu. Osora 10km, goiera: 500m, iraupena 6 oren. Prezioak: 8-12 urtekoendako 17 euro, helduendako 30 euro, familiendako (bi heldu eta bi haur) 75 euro. Erreserba egiteko: 05-59-54-60-80/07-63-66-96-79.

Pilota txapelketa

Martxoaren 2an eta 4an (13:30-17:30), 60 urtetik goitikoendako pilota txapelketa izanen da, Goxo Toki adindunen elkarteak antolaturik. Izena ematea otsailaren 20a baino lehen egin behar da. Informazioa: 07-64-62-55-14.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3821. zbk

Gure Hitza | 2026/02/12

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016