Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Otsailaren 12a

Herriko hauteskundeak - Mediatekan - Joko puzgarriak zezen plazan - Kaskarotak - Loto - Urraska

Ezkerretik eskuinerat Jimmy Etcheberry, Peio Goyheneche, Jeannot Chabagno, Daniel Jaureguiberry, Gérard Goutenegre. Azken lau kantari horiek, Michel Arrayetekin izan ziren Elgarrekin taldearen sortzaileak
Ezkerretik%20eskuinerat%20Jimmy%20Etcheberry_%20Peio%20Goyheneche_%20Jeannot%20Chabagno_%20Daniel%20Jaureguiberry_%20Gerard%20Goutenegre.%20Azken%20lau%20kantari%20horiek_%20Michel%20Arrayetekin%20izan%20ziren%20Elgarrekin%20taldearen%20sortzaileak

Herriko hauteskundeak

Aste huntan agertu da Hazparne herriko hauteskundeetan aurkezten den bigarren zerrenda. Herritarrekin deitzen da eta Michel Ospital da buru. Zerrenda hunek alternatiba bat eskaini nahi du eraikitzaile eta parte hartzailea. Elkarlana, jendeen entzutea eta hazpandarren arteko harremanak azkartu nahi ditu.

Mediatekan

Hilabete hunen 10etik 21a arte, Josette Manterolaren lanen erakusketa errezebituko du mediatekak eta karia hortara haurrendako tailerrak eskainiko ditu.

“Chalosse eskualdean sortua da Josette Manterola. Pinu, txilar eta erreka paisaia baten bihotzean, artistak haurtzarotik garatu du naturarekiko lotura intimoa. Bere ibilbide artistikoa, ondoren egin hainbat esplorazioek markatu dute (zeta gaineko tindua, olio pintura, kolaketak, paper eta ehun birziklatuen eta harea bezalako materialen erabilera) eta topaketez josia izan da, bereziki Ousseynou Sarr senegaldar margolariarekin. Ibilbide berezi horrek elikatzen duen bere lana aurkezten du erakusketak”.

Otsailaren 14 eta 21ean larunbatez (10:00), Josette Manterolak paper mastekatutako paperezko animaleen fabrikazio tailerrak emanen ditu 6 urtetik goitiko haurrentzat. Izena eman behar da absolutuki mediatekara deituz edo Interneten bidez.

Joko puzgarriak zezen plazan

Otsailaren 18a arte, egunero eremu berezi hori haurrei idekiko zaie. Joko askotan ibiltzeaz gain haurrek izigarri maite dituzten Pat'Patrouilleko pertsonaia batzu hor izanen dira egunero (16:00). Haur bakotxak 8€ eman beharko ditu, heldu laguntzaileentzat aldiz kitorik da.

Kaskarotak

Otsailaren 14an Jeunes Basques elkarteko dantzariak eta musikariak ibiliko dira herriko auzoetan usaiako dantza eta kantuak emanez.

Loto

Zarean eskubaloiko elkarteak loto handia antolatzen du otsailaren 15ean, Harana ezkerparetan (15:00). Sari anitz izanen da irabazteko. Janaria eta edaria aurkituko dira tokian berean.

Urraska

Otsailaren 22an (16:30), Korrika kulturala kari, Zarena Zarelako dantza taldeak “Urraska” ikusgarria emanen du, Mendealan. Sartzeak 12 euro kostako du, 10 euro AEK kide baita laguntzaileentzat eta urririk 10 urtez petikoentzat. Txartelak salgai dira Baionako Elkarren, edota Hazparneko Xuriatean eta turismo bulegoan. Hazparneko gau eskolarekin harremanetan sartzeko: 05-40-48-17-87.


Mende erdi baino gehiago kantuz

Otsailaren lehenean, Elgarrekin kantore taldea bildua zen goiz hondarrean, herriko Lavigne gelan, urtekobiltzar nagusiaren karietarat.

Aurtengo elgarretaratze horrek bazuen gostu berezia. Alabainan, Jeannot Chabagno kantari suharrari eskainia izan zaio makila ederra. Zuhur hitz hau izkiriatua zelarik makilaren eraztunaren gainean “Haizpetik hasi Elgarrekin ibili beti kantatuz”.

Jeannot luzaz kantuz ari izana da. Lehenik, hogoita hamar urtez Haitzpetik taldearekin, Xemartin Larregain zutelarik zuzendari. 2000. urtean Xemartin zendu zen, 70 urte zituelarik.

Urte hartan berean, kantua odolean ukanez, bertze lagun zonbaitekinbide berria ideki zuten Elgarrekin taldea sortuz.

Talde berri hunekin Jeannok pasatu ditu 25 urte, orotarat mende erdi bat baino gehiago.

Gure Jeannot Alduden sortua zen, sei haurretako familia bateko bigarrena, lau mutiko eta bi neska.

Tindari gisa aprendizgoko ikasketak Baigorrin egin ondoan, ezagun batek lagundurik Hazparneko Carreau enpresan sartu zen. Handik laster ezagutu zuen Mayi bere bizi laguna.

Biltzar nagusi bukaeran, zintzur bustitze baten ondotik, Beskoitzeko Joanto ostatuanelgarretaratu dira denak. Orain artino bezala, bazkari denboran,Jeannok bere talendua erakutsi dauku.

Jeannot,segi luzaz bazterren alegeratzen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3821. zbk

Gure Hitza | 2026/02/12

Pantailen menpekotasunetik, demokraziaren arriskura

Ainhoa Etxenike

Duela bi aste, Asanblada Nazionalean onarturiko testuak 15 urtetik beherakoei sare sozialetara sartzea debekatzea aurreikusten du, Instagram, TikTok, Snapchat, Facebook edo X bezalako plataformetara. Helburu nagusia gazteenak eduki hunkigarri edo desegokien, ziber-jazarpenaren eta pantailen menpekotasunarekin loturiko gehiegikerien aurrean babestea da. Senatuak heldu diren hilabeteetan hartu beharko du erabakia. Onartzen bada, 2026ko irailean plantan ezarriko litzateke.

Datu ugari agertzen badira ere, 12-17 urteko gazteen erdiak egunean bere mugikorra 5 oren baino gehiagoz erabiltzen duela aurki daiteke. Egoera hunek gazteenak bereziki hunkitzen baditu, belaunaldi guziak dira tresna numeriko horren menpe. Izan ere, 10 frantsesetik 4k hiru oren baino gehiago pasatzen ditu pantaila baten aitzinean, eta 10etik 2k bost oren. Hainbeste denbora pantaila baten gibelean pasatzeak eragin zuzena du, ondorio fisiko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016