Gure Hitza | 2026ko Martxoaren 05a

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta erabaki guziak Estatuak arrano begiz ikuskatzen ditu. Prefetura beti hor da, herrien laguntzeko bezain, bere ustez legezkoak ez diren erabakien ezeztatzeko eta berdin zigortzeko. Huna jazko bi etsenplu: Senpereko bihurgune bat euskaraz izendatzeko debekua eta Palestinako banderak zonbait egunez dilindan eman zituzten auzapezen auzitegira deitzea.Noiz arte honela, Estatuaren aztaparretatik ezin askatuz?

Hautagai zerrenda frangok jadanik beren egitarauaren laburpena prentsan agerrarazia dute. Hirietakoek salbu, bertze gutik agertzen dituzte beren asmo politikoak. Hautesleak galtzeko beldurrez edo ez dakigu zergatik, herriko azpiegituren garatzea baizik ez dute aipatzen. Guti mintzo dira Euskal Elkargoaren egin beharrez, hain guti lurralde osoan euskararen erabilpena hedatzeko moldeez. Bizitegiak aipatzean, deus guti derasate etxe hutsez, bigarren egoitzez, laborantzako lurren zaintzeaz, etorkinen harreraz eta abar… Bizkitartean elkarte berezitu batzuenganik galdera zehatzak ukanak dituzte. Bertzeak bertze, etxebizitzei buruzko ekimenez, Euskal Konfederazioaren proposamenduez, Baterak landu Lurralde Kolektibitate xedeaz, Bizi mugimenduak moldatu itun ekologikoaz. Baditaike zerrendaburu andana batek zuzenean ihardetsi dieten, haatik publikoki jakinarazi gabe.

Aldi huntan ere abertzale asko aurkeztuko dira; zerrendaburu gisa zonbait, gaineratekoak jitez epelago edo motelago diren hautagaien artean sarturik. Aldi bat gehiago, herrietako kontseiluetan ala Euskal Elkargoan, Euskal Herriaren geroa baldintzatzen duten funtsezko gaietan norbait zinezko akuilu izaitekoz, abertzaleek hala izan beharko dute, dudarik gabe.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3824. zbk

Gure Hitza | 2026/03/05

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016