Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Martxoaren 05a

Heriotze - Parisko laborantxa erakusketa

Heriotze

Joan den astean, Biarritz hirian Andrée Elhuyar ehortzia izan da. Sortzez Erramouspe, Andrée Aldude Luxenekoa zen, zazpi haurrideetako familiakoa. Hiru seme-alaben ama zen. Doluminak Elhuyar-Erramouspe familiari.

Parisko laborantxa erakusketa

Parisen, laborantxa erakusketa iragan berri da. Frantziako bazter guzietako ekoizleak han bildu dira, beren mozkin hoberenak erakusteko eta sarien lehian parte hartzeko. Aldudetik berri onak jin dira. Iturrietako etxaldeak zilarrezko medaila eskuratu du bere ardi gasnarekin, gure herrian kokatzen den Etxaldea esnetegia ere biziki ongi sariztatua izan da. Huna bildu dituen sariak: burra gazituak: zilarrezko medaila, pasta guriak: urrezko medaila, Ossau-Iraty AOP gasnak: brontzezko medaila, Tomme des Pyrénées IGP gasnak: urrezko medaila, behi-esne banilla jogurtak: zilarrezko medaila.Goresmenak Iturrietako Elodie eta Peio Laxagueri, baita “Etxaldea” esnetegiari ere.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3824. zbk

Gure Hitza | 2026/03/05

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016