Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Martxoaren 05a

Herriko bozak aitzin: 2 bilkura publiko - Hondakinen bilketa berria: bilkura publikoa - Eliza obretan: abisu - Irulegiko irratiaren aldeko kanpaina - Nahas mahas

Frederic Hernandez eta hautagaiak
Frederic%20Hernandez%20eta%20hautagaiak

Herriko bozak aitzin: 2 bilkura publiko

Biharko Aiherrak batez ere hunen zerrendaburu den Frederic Hernandez-ek jakinarazten du herriko bozak aitzin 2 bilkura publiko antolatuko dituela, heldu den larunbat goizean martxoaren 7an (10:00) Gozategia ostatuan, eta martxoaren 13an, Apairi auzoaldean, ortzirale arratsarekin (20:00) Hillundeako aterbean.

Bestalde martxoaren 2 eta 14a artean, nahi dutenen ganat hurbiltzeko prest dira. Auzoko kontseilari bati galdea eginez, edo 06-82-80-10-91 zenbakira deituz geroz.

Hautagaien izenak: Maider Loyhato Oxarango, Philippe Mongabure, Uxue Elosegi Martinon, Arño Gastambide, Karine Perez, Sabine Dithurbide, Raphaelle Adoglo, Frederic Hernandez, Julie Minjou, Maite Oxarango, Damien Sallato, Hervé Parachou, Ramuntxo Oteiza, Samuel Biscay, Pantxika Beloscar.

Hondakinen bilketa berria: bilkura publikoa

Gure herrian etxe-hondakinen eta estalki eta paper birziklagarrien edukiontzi gurpildun zaharrak kenduak izanen dira, tokia utziz hondakinen bilketa sistema berriari.

Bilketa dispositibo berriaz gehiago jakiteko eta etxe-hondakinak zikin ontzi berrietan uzteko beharrezkoak izanen diren karta elektronikoak edo ezagugailuak berreskuratzeko, bilkura antolatzen dute martxoaren 17an, asteartearekin (19:00) Aiherrako Denen Etxeko gelan. Etxe guzietarik norbaitek parte hartzea beharrezkoa da.

Eliza obretan: abisu

Elizako teilatuaren arranjatzeko obrak hasi dira aste huntan. Jaun auzapezak jakinarazten du 15 egunez segurtasun neurri gisa, elizan bai eta hilerrietan sartzea mugatua izanen dela. Ondorioz zuhurtzia eta arreta handiz obra guneen inguruan ibiltzea galdatua zauku.

Irulegiko irratiaren aldeko kanpaina

Irulegiko irratiaren aldeko kanpaina gure herrian joan den asteburuan hasi da. Gazteek jakinarazten daukute etxeetan pasatzen hasiak direla, usaian bezala laguntza galdez. Ikusiz zer lan baliosa egiten duten gure euskal irratiek, herrietako, auzo herrietako, Euskal Herriko eta munduan gaindiko berrien zabaltzeko, baita herrietako edozein abisuen pasatzeko, euskaraz, ez da dudarik gure laguntzaren beharra dutela, eta denek ongietorria eginen diegula. Aitzinetik eskerrak.

Nahas mahas

Martxoaren 7an: Aiherrako eta Izturitzeko eskola publiko elebidunek jakinarazten dute ate idekitze goiza antolatuko dutela, larunbatarekin (8:30-12:00). Ama eskola Izturitzen izanez geroz, Izturitzeko eskolan da iraganen.

Martxoaren 19an, KorrikaAiherran: aurten Korrika euskararen aldeko lasterka, gure herritik pasatuko da, ortzegun arratsarekin, Donoztiri eta Lekuine arteko bide nagusitik. Aiherrako Herriko Etxeak eta elkarteek 3km beren gain hartuko dituzte, Abarratia azpian den harrobirateko bide kurutze inguruan, (22:03, 22:09 eta 22:16).

Apirilaren 4an, Freedom for Aiherra kontzertua iraganen da, Aiherrako plazan. Gaualdian agertuko diren taldeak hauek dira: Dizkobolo, Xiberoots, The Locos (ex-Ska-P) eta Dj doy.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3824. zbk

Gure Hitza | 2026/03/05

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016