Han eta Hemen | 2026ko Martxoaren 05a

74 herri EB-MERCOSUR akordioaren kontra

Urruñako prentsaurrekoa
Urrunako%20prentsaurrekoa

Urtarrilean, europar komisioak EB-MERCOSUR Europar Batasunaren eta “Mercosur” Hego Amerikako merkataritza-blokearekin negoziatua izan den merkatu libreko ituna izenpetu zuen. Laborantzako sindikatuak horren kontra altxatu ziren, frantses estatuan eta Europako lurralde anitzetan mobilizazioak iragan ziren. Ipar Euskal Herrian, 2025eko urte hondarrean, ELB sindikatuak deialdia zabaldu zien Herriko Etxe guziei, EB-MERCOSUR akordioaren kontra zirela adierazteko. Orotara 74 herrik ELBren deiari erant

MERCOSUR-en eragina

EB-MERCOSUR merkataritza-libreko akordioak arrisku bat errepresentatzen du Europa, Frantzia eta Euskal Herriko laborantza merkatuarentzat. Izan ere, akordio hunek “lehia deslaia” erakusten duela salatzen du ELBk, eta horrek sakonki desegonkortuko lituzke hunkituko dituen laborantza sailak, Euskal Herrian sustut behi, hegazti eta ezti sektoreak. Latinoamerikako ekoizpen gastuak anitzez apalagoak dira Europakoak baino.

Europako Komisioak proposatu babes‑klausulek ez dute baliorik, eta ez dute lehia desleiala geldituko. Denboran mugatuak dira, eta ez dute inportazioen hazkundea ezta ekoizpenen deslokalizazioa ere saihesten.

Merkataritza libreko hitzarmenek prezioak jaisten dituzte, eta horrek zailtasun handiagoak sortzen dizkie jadanik diru sarrera apalak dituzten Europako laborariei.

EB‑MERCOSUR akordioak ingurumen‑arauak ahultzen ditu, nahiz eta bioaniztasuna eta ekosistemak jadanik arriskuan egon. Klima aldaketaren testuinguruan, ELBk dio ezinbestekoa dela tokiko elikadura osasungarria ekoizten duten laborariak babestea.

Ipar Euskal Herrian, behi‑sektorea jadanik ahuldua da politika sanitario gogorren ondorioz. Urtero prezio apaletan inportatzen diren 99.000 tona behi‑haragiri aurre egitea ezinezkoa da laborarientzat. Gainera, Brasilen soldata apalena euro baten ingurukoa da orenean, frantses estatuan 10 eurokoa denean.

74 herriek bat egin

Ipar Euskal Herriko 74 auzapez eta herriko kontseiluek ELBren deiari baikorki erantzun diote, manifestua izenpetuz, europar parlamentuak akordio horren kontra bozkatzera deituz. Herri horiek “Commune hors MERCOSUR-tik kanpoko herria” panela lotu dute herriaren sartzean.

ELBk oraindik jarrera hartu ez duten Herriko Etxeak interpelatzen ditu, MERCOSUR akordioaren baieztapenak ondorio zuzenak baititu haientzat. Horregatik, Frantziako presidentea eta europar diputatuak akordio hori blokeatzera deitzen ditu.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/03/05

“Elkartasuna ez delako delitua, immigratzea eskubidea delako”

J’accuse kolektiboko kideak
Jaccuse%20kolektiboko%20kideak

Iazko urriaren 7an epaituak izan ziren 2024ko Korrikan immigranteak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zeharkatzen lagundu zituzten militanteak. Otsailaren 17an, Baionako auzitegiak auzipetuak errugabetu ditu, nahiz oraindik ez jakin zein izan diren epaileen motibazio zehatzak, erabakia hartzerakoan. Horren ospatzeko, J’accuse kolektiboak Hendaia eta Irunen arteko Avenida zubian emana zuen hitzordua. Bertan, Frantziako Aduanen postu zaharrean “Frontière” dioen ikurra ezabatu eta “Inor e

Irakurri segida


3824. zbk

Gure Hitza | 2026/03/05

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016