Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Martxoaren 05a

Heriotze - Herriko hauteskundeak - Artetxean martxoaren 6an ostiralez

Heriotze

Joan den ostiralean bere azken egoitzarat segitua izan da Jean-Léon Camou. Izturitze Oihanburuan sortua duela 89 urte, 11 haurrideetan gazteena zen. 10 urte inguru zituelarik etxez aldaturik, gazte denboran Zabarotzian egon zen eta Renée Cassourekin ezkondu eta Ameztoian, 1976an Hazparnerat joan arte.

Ofizio ezberdinak ukan ditu bere bizian: laborari, kamioi gidari, zapatagintzan langile (Hazparnen) eta beste.

Aljeriako egonaldian biriketako eritasun larria bildurik, urte batez erietxe berezian artatua izan zen.

Gizon alegera zen, ele onekoa, plazerekin mintzatzen ginuena.

Izturitzeko elizan iragan den elizkizun beroaren ondotik, familiako hobian ezarria izan da.

Renée espos lagunari, Christian eta Jean-Marc semeeri, hauen bizilaguneri eta ahaidego guziari dolumin bizienak eskaini nahi dizkietegu.

Herriko hauteskundeak

Zerrenda bakarra aurkeztuko da 7 emazte eta 8 gizonez osatua. Orain artinoko Camou Frédéric auzapezaren inguruko zerrenda berritua da.

Martxoaren 5ean ostegunez (20:30) On Egin jantegian egin beharra den bilkurarat gomitatuak dira herritarrak. Herriarentzat asmatuak diren norabideen eta egitasmoen ezagutzeko parada izanen da,galdeeri ihardetsiko da eta oharrak bilduko dira.

Nahi dutenentzat bakarka mintzatzeko ere prest dira, hortarako hitzordua hartzen ahal da deituz: 06-76-08-75-41.

Artetxean martxoaren 6an ostiralez

Arte eta karaoke gaua (Korrika kulturala) eta merkatu handia izanen dira.

Battitt Halsouet artistarekin haur eta helduen murala margotuko dute (17:00). Ondotik (18:00-19:30) merkatu handia, karaokea, pintxoak eta ostatua.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3824. zbk

Gure Hitza | 2026/03/05

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016