Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Martxoaren 05a
Topaketa Idoia Rodriguez-Mondragon idazlearekin - Adinekoen sagarnotegi bazkaria
Topaketa Idoia Rodriguez-Mondragon idazlearekin
Martxoaren 5ean (19:00), nerabeei zuzenduriko “Euritan” eleberria aurkeztua izanen da mediatekan. Euri lizeoko ikaslearen bilaketaren bitartez, bere buruaren bila dabilelarik, idazleak gure garaiko gaiak aipatzen ditu sentikortasunez, hala nola sexismoa eta homofobia. Idazlearekin bere liburua, ibilbidea eta hausnarketei buruz trukatzeko aukera bikaina! Urririk eta deneri idekia.
Adinekoen sagarnotegi bazkaria
Martxoaren 26an (12:00), Ziburuko GEUZak antolaturik, 65 urtez goitiko adinekoak gomit dira Azkaineko Berri sagarnotegira. Garraioa segurtatua izanen da autobusez. Izena ematea eta GEUZari ordainketa egitea galdegina da martxoaren 19a aitzin. Harremanentzat: 05-59-47-92-87.





