Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Martxoaren 05a
Kontzertuak - Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna - Aurkezpena
Kontzertuak
Martxoaren 7an (17:00), Kramsa, The Border Kidz, La Basu, Odei eta RTZ kolektiboa Gaztelu Aretoan ariko dira. Sartzeak 10 eta 15 euroren artean kostako du.
Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna
Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearen barnean, martxoaren 8an, Les Variétés zinegelan (16:00), “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” filma ikusteko aukera izanen da, baita “Les voyages de Tereza” (17:30) eta “Couture” (19:15) filmak ere.
Aste osoan zehar, indarkeria-neurgailuarekin (biolentometroa) hornitutako ogi-poltsen banaketa eginen da Herriko Etxeak okindegietan eta Osasun Lurraldeko Profesionalen Komunitateak (CPTS) farmazietan.
Horrez gain, ikusgarriak, Emazteen Soka Dantza, autodefentsa tailerra, kirol-bazkaria,… antolatuak izanen dira. Xehetasunak: hendaye.fr.
Aurkezpena
Martxoaren 10ean (18:00), Amaia Carrèreidazleak Nekatoenean eta Pasai Donibaneko Hugoenean sorkuntza egonaldian egindako lana aurkeztuko digu Asporotsttipin,Asisko Urmenetaren laguntzarekin. Euskal Kultur Erakundeak,Euskal Idazleen Elkarteak etaCPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik. Sartzea urririk.





