Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Martxoaren 05a
Herriko mezua - Herriko zentro soziala - Pilota - Errugbia
Herriko mezua
Sarako herriak behar luke enplegatu bat Herriko Etxean lan egiteko. Veronique hartu zuten publikoaren errezibitzeko, bainan uzten du bere kargua, orduan Veronique ordaintzeko norbait behar dute, emazte edo gizon. Hortako behar da baxoa edo baxoa+3 lanpostu horrentzat. Herriko enplegatu bezala hartua izanen da. Xehetasun gehiagorentzat deitu Herriko Etxea 05-59-54-20-28ra. Hautagaitzak mailez igorri behar dira martxoaren 12a aitzin: direction@sare.fr.
Herriko zentro soziala
Otsailaren 25ean asteazkenez, elkarteak egin du oraiko kontseiluarekin bere azkeneko elgarretaratzea. Hautetsietarik aparte badira lau presuna parte hartzen dutenak zentro hortan, galdera egin diote presuna horieri, ea kontseilu berriarekin segituko duten beren kargua eta lauek onetsi dute, zeren behar dugu oroitu martxoaren 15ean eta 22an ditugula bozak kontseilu berria bozkatzeko. Bozkatze hori eginen da Lur Berri gelan (8:00-18:00). Beraz azkeneko bilkura baitzen, ukan dituzte pintxo batzu txakolin xorta batekin.
Pilota
Esku-huska trinketean buruz-buruka: lehen mailan: Iribarren Unai irabazle 40-24 Atzarriren kontra. 3. mailan: Zozaya Eñaut irabazle 40-34 Hendaiaren kontra. 4. mailan: Elizalde Lauran galtzaile 38-40 Zaharrer Segiren kontra.
Errugbia
Saran Sarak irabazi du 96-00 Mourenx-en kontra. Heldu den igandean Asasp Arros-en kontra ariko da (15:00).





