Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Martxoaren 05a

Sortze - Bozka eta feria

Sortze%20-%20Bozka%20eta%20feria

Sortze

Plazerekin jakinarazten dugu Izarondoan Pantxika eta Miguelen ohantzean sortu dela lehen haurra, neskatoa. Goresmenak aitameri, bi aitatxi-amatxi andaneri eta bizi luzea Elma ttipiari.

Bozka eta feria

Badakigu martxoko hilabetea ardurenean betea dela, aurten gehixago. Igande 15ean, herrietan bozak izanen baitira, Heletan ere bai, nola zerrenda bat baizik ez baita, ondoko igandeko (22a) beraz oro libro izanen gira gure primaderako feriaren ospatzeko. Xutik ezarria izan zen 1962an martxoaren 20an egun bakarrez, geroago lerratu zen bi egunetara eta orain martxoaren 20ko ibiakoitz igande hurbilenera, aurten beraz 21ean eta 22an.

Lehen eguna usaian bezala zaldiaren eguna arrakastatsua izanen da, biharamunaren beztitzeko ezarria izanen da behi lehiaketa handia, ondotik miga erakusketa arrakastatsua eta aurten omen ez laiteke. Segida izan zadin badu urte andana bat muntatu zela Kabala izeneko elkartea, beti herriarekin partzuer bai eta Jean Errekart Donapaleuko laborantxa eskola ere, hori medio laborantxa ministeriotik ukaiten zuten partzuergo ttipia, dena den ez omen dute egun hori hutsik uztekoa. Jakinean izaiten girenean helaraziko dauzuegu, gure Herria kasetari esker. Zernahi dela primaderan sartzen gira ortzirale 20an.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3824. zbk

Gure Hitza | 2026/03/05

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016