Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Martxoaren 05a

Eskubaloia - Heldu den larunbateko partidak

Erregionaleko hemezortzi urtez petiko nesken lehen taldea
Erregionaleko%20hemezortzi%20urtez%20petiko%20nesken%20lehen%20taldea

Eskubaloia

Gizonetan, Nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi diote Mont de Marsan-i, 35-22.

Erregional mailan, bigarren taldeak galdu du Urruñaren kontra, 23-24.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi diote Perigord Sud-Ouest-i, 32-29.

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik berdinketa egin du Angelun, 26-26.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Objat Corrèzen, 39-28.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan, erregional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Atharratze (19:00).

Hirugarren taldeak errezebituko du Lescar (17:00).

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Irisarrin Tyrosseren kontra (21:00).

Bigarren taldea joanen da Ossaura (19:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek errezebituko dute Aunis La Rochelle Kanbon (17:00).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3824. zbk

Gure Hitza | 2026/03/05

Bozkak

Jean-Louis Harignordoquy

Hautetsi izaitea nahitaez engaiamendu bat da. Bilkuretara joaitea, txostenen ikertzeak eta eztabaidatzeak hortarako denbora eskatzen du. Bestalde, diru baliabideak xuhur, herritar batzuk ez-deuskeria batentzat auzapezarenganat zinkurinaka joaiteko usaia, horra hor bi gauza engaiatzeko gogorik emaiten ez dutenak. Horri gehitzen ahal zaio gazte batzuen politikari buruzko interes eskasa, bai eta denbora libre guzia kirolei edo beste ausagailuei eskaintzeko gutizia. Ahantzi gabe, gero eta gehiago jende berentzat baizik ez direla bizi, talde lanaren onurei ohartu gabe. Erakundeetan emazte eta gizonen arteko parekotasuna gauza zuzena eta ederra da, gizon bezainbat emazte engaiatzeko ados izaitekotan. Herri ttiki batzutan nekeak ukan dituzte hautagai zerrenden osatzeko. Aldiz, hiri handietan ez dute arazo handirikukan: Baionan bortz zerrenda izanen dira eta Biarritzen sei. Herriko Etxeak eta Euskal Elkargoa botere guneak dira, bainan ororen buru botere aski mugatuekin. Heien hautu eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016