Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Irailaren 17a

Heriotze eta Sortze bat

Heriotze

Mayi Boulogne zendu da Beskoitzen 85 urte zituela. Alduden sortua zen, Esnausu "Xoxilo" etxean, eta gazteko izena Villanueva zuen. 16 urtetan etxetik joan zen eta bere biziaren parte handiena Parisen iragan zuen. Ondotik, Beskoitzera erretiratu zen, eta han iragan ditu azken urteak. Louis Iriarte zendu da. Alduden, Miguelenean sortua zen. Bere lan denbora, lehenik, kamioi gidari gisa iragan zuen, eta ondotik taxi gidari izan zen. Luhosora erretiratua, han zendu da 70 urtetan. Doluminak bi familieri eta hurbileko guzieri.

Sortze bat

Sabinaineko Claire Etcheverry eta Mattin Bidegain Arnegikoari lehen haurra sortu zaie, semea, Ibai deitu dutena. Goresmenak buraso gazteeri, eta bizi luze eta uros bat haur sortu berriari!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3849. zbk

Gure Hitza | 2026/09/17

Lehen urratsak, ilusioz eta arduraz

Irati Esparza Guimon

Lehen aldia dut gaur “Gure hitza” idazten, eta lerro hauek baliatu nahi nituzke nire burua laburki aurkezteko, baina bereziki eskerrak emateko. Irati Esparza Guimon naiz, eta Herria astekariko erredaktore-buru eta kazetari kargua hartu berri dut.

Abentura berri honi ilusio handiz ekiten diot, badakidalako Herria ez dela astekari soil bat: hamarkadaz hamarkada, Ipar Euskal Herriko berriemaile, lekuko eta oroimen izan den hedabidea da, gure herrietako ahotsak bildu eta euskaraz zabaltzen dituena. Horrelako historia duen aldizkari baten segida hartzea ohore handia da niretzat, baina baita ardura handia ere.

Lehen egun hauetan, jadanik, Herria bizirik atxikitzen duten pertsona anitz ezagutzeko parada izan dut. Horregatik, bihotzez eskertu nahi ditut harrera egin didaten lankideak, kolaboratzaileak, berriemaileak eta astero beren ekarpena egiten duten guztiak. Zuen laguntza, aholkuak eta pazientzia ezin preziatuagoak zaizkit lehen urrats...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016