Herriz Herri - Mendibe (NB) | 2026ko Irailaren 17a
Euskararen Eguna
Buruilaren 20an Euskararen Eguna antolatua da. Kike Amonarriz soziolinguistikak mintzaldia eskainiko du: “Ongi etorri euskara” gaiaren inguruan. Xan Errotabehere ipuin kontalariak haurrentzat ikusgarria emanen du (11:00). Ondotik zintzur bustitzea eta bertsu bazkaria Maialen Lujanbio eta Elixabet Etxandirekin. Bazkariarentzat 06-87-01-65-09 numerora sms bat igorri behar da. Goizean AEK hor izanen da (10:00-12:00), urtean zehar kurtsoak segitzeko izena emaiten ahalko da.





