Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Irailaren 17a
Heriotze, Karrika heste, Arinki, AEK izen emaiteak, Pilota eskola eta Izpegiko bestak
Heriotze
Borzirietan bizi zen Catherine Pechberty zendu da 86 urtetan. Doluminak Philippe, Marie Christine, Jean Christophe seme alaberi eta familia guziari.
Karrika heste
Zaldarriaga “Cuburu” etxearen desegiteko obrengatik (349 Behereko karrika), bidea joan den astelehenetik hetsia da Irey garajatik ogitegirat eta hala segituko du igande arte, buruilaren 20a arte.
Arinki
Euskal, Latino, Country, munduko... dantza desberdinak erakusten eta pratikatzen dituen "Arinki" elkarteak bere sartzea buruilaren 22an eginen du. Ikastaldiak iraganen dira asteartez (14.30-16.00) eta ortzegunez (20.30-22.00).
AEK izen emaiteak
Euskara ikasteko edo maila hobetzeko kurtsoak segitu nahi dituztenek izena emaiten ahalko dute buruilaren 19an eliza pareko Elizondo salan (9:00-12:00).
Pilota eskola
Joan den astean hasirik, nesken pilota eskola idekia du Zaharrer Segi elkarteak. Pala trebaketak ortziral guziz egiten dira herriko ezkerpareta eta trinketean (17:00-18:00), 2016 eta 2020 artean sortu gazteentzat. Izenak lekuan berean emaiten dira edo zenbaki huntara deituz: 06-88-79-40-49.
Izpegiko bestak
Buruilaren 18 eta 19an iragaitekoak dira. Egitaraua:
Ortziralean: Bertsu saio musikatua Bereko bentan (19:30) Haira Aizpurua, Malen Altzuart eta Alazne Untxalorekin. Musikariak: Kattalin Arizmendi, Ane Fagoaga eta Lizar Elexpuru. Gai emailea: Xalbat Alzugarai. Saioaren ondotik, pintxoak
Ibiakotzean: Mendi martxa Baigorritik (8:30)
Bizikleta igoera Baigorriko eta Erratzuko plazatik (11:00)
Zapotxin pailazoa (11:15)
Zintzur bustitzea Baigorriko eta Erratzuke gaiteroekin (12.00)
Ekitaldia (13:30)
Bazkari herrikoi alaitua (14:00, txartelak Oronos saltegian)
Poteoa hiru benttetan (17:30)
Tukukarrakak batukada (20:30)
Afaria Baigorriko ikastolak antolaturik (21.00)
Kontzertuak: Odei, Skaregekasko, Dj Uzkuluz (22:00)
Autobusen orenak Baigorritik (Herriko Etxeko plazatik): 11:00, 13:00 eta 20:00. Izpegitik jausteak: 19:30, 23:00, 02:00 eta 05:00.





